Soraluze (Gipuzkoa)

Amarengandik ikasi zuen gaseosak egiten

Amarengandik ikasi zuen gaseosak egiten <p>"El Leon" garagardo-lantegia zuten eta berak gaseosak egitea erabaki zuen, ezagun bati laguntza eskatuta. Amari askotan ikusia zion eta bazekien nola egiten zen. Gaseosa egitearen inguruko azalpen batzuk eta hasieran izan zituen arazoak. Lehengusuak ere garagardo-lantegia zuen Azkoitian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-034-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"El Leon" garagardo-lantegia zuten eta berak gaseosak egitea erabaki zuen, ezagun bati laguntza eskatuta. Amari askotan ikusia zion eta bazekien nola egiten zen. Gaseosa egitearen inguruko azalpen batzuk eta hasieran izan zituen arazoak. Lehengusuak ere garagardo-lantegia zuen Azkoitian.

Transkripzioa

Guk be zekagun “Cervecería el Leon, Juan y Teodoro Kutz”, “que ahora habían vendido”. Saldu, saldu ein zittuen. Honek etxe barri ederronek ein dittue, ba, zuen tiok-eta? Han barrixo guztia zan […] “Cervecería Juan y Teodoro Kutz”. Hona etxera etorri zian ondiokan, iñun ez zian ultzerik eitten kajak-eta josteko ta etxian egon zian ondio behin orduantxe epokan. Ta bueno, [Coronan] —orduan zeukagun [Coronan] taillarrian—, ta klaro, pentsau neban, ba, gaseosak ein bihar nittuala. Ta gure anaien laguna zera —[ oiñao hil da]— Txatua, Legaristi, ezautuko zendun, hamentxe taillarra-edo euken. Ta haura gaixorik geldittu zan. Abixau notsan. Beti gurera etortzen zian gabonetan ta danian ta, eta esan notsan: “Hi, lagundu ein bihar dostak. Asmau ein bihar juau hamen gaseosia eitten.”. Eitten bai. Amak eitten eban lapiko haundi baten hiru kiloko azukarrakin almibarra eitten zan. Ta gero, beste “Orange” botilla bat ederra, naturala, Barzelonatik etortzen zan. Eta haura be, banekixazen horrek. Eta katxarrito, medidia, botatzeko ta horrek danorrek banekixan. Beti begira egoten, ba, danak nekixazen, horrek gauza guztiorrek. Ein sekula be ez, ein mutillak edo aittak eitten zittuazen. Ta barrixa ekarritta euken tapoiduna. Ez neban extrañau nik, nik ez nekixan zertara, zela dan be ta ezebe. Han ikusi neban etorri nitzanian. Eta esan notsan: “Markos, etorri hari laguntzera neri”, ta “Bai”. Nahiz ta bonbiari, ba, ura, bonbiari erein bihar jakon, eta gero zan katxarro bat, ba, bueltia hartzen zanian, boladunak zian, bola kristalezkuak. Eta bueltia hartzen ebanian, bolia goman sartzen zan, ta “ya estaba cerrao”. Ederki. Eta holakotxe potia, han barruan sartu botillia. Ta eukan dana zuloz beteta aldia guztietatikan ura urtetzeko edo respiraziñua edo kristal pusketak be bai. Bueno, ipintzen neban ta ederki. Bueltia emon ta, ba, zuk erdi betia. Ta nola ez zekiun, bai gasa, gasa haundixa botillia, han eguan, ba, hauraxe falta. [Bolka] bi erloju batendako, ta beste erlojo bat eukan holaxen onduan, ba, bata “en seis había que… en seis y medio, y el otro en siete”. Sifoia. Baiña ez nekixan. Ta nere lehengusu Azkoittikuak be igual-igual “cervecería el Kutz, limonadas hasta hoy”. Ointxe erretirua hartuko eban semiak. Eta, ba, abisau notsen, honetxekin mutil honetxekin astelehenian. Klaro, betetzen hasten nitzan, bueltia emon, edarki! Etaratzen ta… “buo! Honek bolionek dauka! Honek bolionek dauka!”. Ta karretilla haundi baten ipinitta han juaten nitzan neu taberna guztietara. Orduan ez eguan tabernetan, komestiblia eguan danian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia