Soraluze (Gipuzkoa)

Gerra garaian soldaduekin kotxean Azkoititik Soraluzera

Gerra garaian soldaduekin kotxean Azkoititik Soraluzera <p>Gerra hasi zenean, Azkoitian zegoen bizitzen. Komandanziatik deitu zioten etxean hiru gaixo zituela eta etxera etortzeko esanez. Hiru neska etorri ziren soldaduekin kotxean. Soraluzen geratu zen, eta gaseosak egitea erabaki zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, Azkoitian zegoen bizitzen. Komandanziatik deitu zioten etxean hiru gaixo zituela eta etxera etortzeko esanez. Hiru neska etorri ziren soldaduekin kotxean. Soraluzen geratu zen, eta gaseosak egitea erabaki zuen.

Transkripzioa

Ze pasau zan? Ba, gerria urten ebanian, ba, ni Azkoittixan nenguan ta deittu zosten familixan hiru… familixan hiru gaixo daukadazela ta komandanziatikan, aiuntamentura etortzeko Pastora. Eta don Hipolito Azkoittikua, don Hipolito uste dot zala, azkoittiarra, organistia, eguan Plazenzian. Eta klaro, etortzeko. Esan notsen eze —abisua aiuntamentutik eta, danak ezagunak zian, ba, danak ezautzen ninduen—, eta “Zu, hau ta hau abiso dao: hiru gaixo ta fateko zeu”. “Nun juango naiz, ba?”, “Mendiz bialduko zaittugu soldau birekin”. “¡Ah sí! [Hermosos]!” holaxe esan notsen, “Ederrak zeuek!” Mutil birekin… Eta gero, kalera urten eta abadia ikusi. Ta “Don Hipolito, nun etorri zara?”, ta “Ba, ni etorri naiz, ba, soldauak juaten diaz astian pagia eruatera Plazenziara, Zumarragatik bueltan, pagia eruatera, eta periodikua eruatera. Faten dia astelehelen goizeko bederatziretan. Juan zaitte”. Palazio beltz haundi eder bat dao han elizian aurrian, eta “Juan zaitte haraxe ta haretxek ainduko dotsue.”. Juan giñan eta “Bueno, buenos días” ta “Buenos días”. Esan notsen eze, ba, nola esan ostan abadiak berak etortzen zirala Plazenziara astelehen guztietan, ta nola dakaten ordenia etxera etortzeko gaixuak daozela ta. Eta aber berak ekarri neikien, nahiz ta hurrengo astelehenian. Ta ein nittuan artian be hamar bat egun-edo han etortzeke, eta baietz, ekarriko ninduela. Ta hortan, bueno, hurrengo astelehenian juan nitzan lehengusiñiakin. Gero atzera buelta eitten eben. Hori repartuori ein ta juan eitten zian segiduan. Eta beste lagun bat be oso guapia, sasoia, ta elizatik urten eban ta “Rosario, ven con nosotras” esan notsan. Ta “¿Dónde?”, “Placencia”, “¿Eh?”, “Ven, ven, ven”. Ta etorri zan ta hiru neskok etorri giñazen. Ba, auto abierto berde bat euken, eta bi soldau aurrian ta hiru neskok etorri giñan atzian. Eta halaxe, bueno, ba, gure amak baeukan zeoze ta bazkaldu eben ta bueltau zian berekin harek. Ta gero pentsau neban eze: “Ene! Zeozetan hasi biharko dot hamen”, ta […] ederra emoten eben Plaza Zaharrian, baiña ez nitzan juan. Esan neban: “Gaseosak egin bihar jittuat, gaizki edo ondo”. Azkoittixan be lehengusuak iguala dauka. Guk be zekagun “Cervecería el Leon, Juan y Teodoro Kutz, que ahora habían vendido”. Saldu, saldu ein zittuen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia