Oiartzun (Gipuzkoa)

Emakume langilea

Emakume langilea Errotak Nafarroan ez zeuden itxita, eta Gipuzkoan bai. Arroxak lan klase asko egin behar izan du 11 seme-alaba aurrera ateratzeko. Hika.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-052-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errotak Nafarroan ez zeuden itxita, eta Gipuzkoan bai. Arroxak lan klase asko egin behar izan du 11 seme-alaba aurrera ateratzeko. Hika.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zea... eta... hoi nola izaten zen? Klaro hoi zen errotak itxiyak zilako?

- Bai. Errotak itxiyak zielako.

- Ze joten ziñazten? Iriña 'o?

- Beitu... iriña. Beitu... 'ta ogiya... Naparrun ez zin itxiyak 'ta Gipuzkoan itxiyak. 'Ta Naparruan kolak beti eoten ttunen errotatan. Eta ogiya 're razionamentua han ogiya ez zon kontrabandua, gu genun kontrabandua, harrapatu ezkio.

- Hoi da. 'Ta zuek ze itten zenuten zuentzat eta bestentzat 're karri?

- Bai, bai. Guk 'ta... gue... ne gizon difuntua hamaika ogi karriya dut estraperlo, jesus! Asko, asko.

- 'Ta harrapatu in zizuten, noizpatte harrapatu?

- Ez, beñ 'e. Ez ziun harrapatu.

- Ez e?

- Zea... Lengun obispua 're torri zin nei zea bat ittea... entrebixta bat ittea honea, obispua, aurten. Eta san zin: "Zenbat, etxeko andre, zenbat bizimodo klase eaman ttuzu zuk?" eta "Nik? Sei 'o zazpi bai!" 'ta hemen barriyun don apaizak hala san ziyon: "Honek kontatutako ixtoiekin nik sermoi bat atera nun e!". Zer dailtzate hoik? Jai al dute 'o? 'Ta hola.

- Bai, bai. Eske... gauza pilla 'rra in ttuzu zuk e?

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia