Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Lan-banaketa gizon eta emakumeen artean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gatz lantegian gizonezkoak eta emakumeak lanean. Bera, galdaran ibilitakoa. Lan-banaketa. Bere lanaren inguruko zehaztasunak.

Transkripzioa

- Ta han lana, gatz-fabrikan ibili zitzenien, gizonezkuek eta emakumezkuek lana eitten zauien? Gizonezkuek eta emakumezkuek lana?
- Bai, gizonak eta emakumiek. Gu... Ni neu relebuen ibili nintzen betik. Bai. Gu errelebuen sei gizonezko ibili gintzen. Bai. Han guk esaten geuntsen, ba, goixen aparatuetakuak, ezta, gatza itten zertzen zana, ha goixen aparatuetan ibiltten zan, goiko tellapeien. Eskillarak, holaxe, burdiñazkuak, ta gero, egurrezko pasillua. [Ba... metruak], ba, porejenplo, urak ze kaloria dauken, gazixa ze kalorietan dauen, ta gauzak han aparatuetakuek ikusten eben. Ni neu ibili nintzen zerien, baporrien, kaldaran. Bai, kaldaran ibilli nintzen. Kaldaria, hamabost atmosfera gutxiena; hamabostetik hamazortzira, hamabostetik hamazortzira, hor; behin hamazortzittik gora be peligrua. Bai. Ta hamabostien, ba, ondo, ondo zertzen zan, gatza ondo eitten zan. Lau aparato euzen, ta lau aparatuok, ba, ondo itten euen gatzori. Baiña hor errelebuen-ta ibiltteko ez dao hor [gatza eitten eukitteko]. Zortzi ordu biher zittuen eitten eukitteko bakarrik, gatza eitten. Han gabeko hamarretan sartzen gintzen porsiakaso, porejenplo, jai egunetan-ta, ezta? Jaixen be, ba, biharrien ekitten gintzen, hurrengo, ba, gatz gutxitxo edo "Falta eitten jok eta pedido asko jaok" eta domeka gabien igual ekitten gintzen biharrien. Ta goxerarte ez zan gatzik, harik eta goxeko lauretan, ondo [baixoian], goxeko lauretan, ya lehelengo [entresakia] etarateko. Ta aparatu batek itten eben, lehelengo aparatuak, aparatoik haundixena edo... Ba! Neurrixak igual euken, baiña bero guztiok hartzen zittuen hor lehelenguek eta beste hirurak beste eitten eben hak bakarrik. Bai. Bestiak hiru aparatok lau ordutik lau ordura gatza ataraten jaten; ta horrek bestiorrek bittik bira, ordu bittik ordu bira. Bai. Gatza be hoba; zurixaua., ta dana.
- Bero gehixao hartzen ebalako?
- Hak lehelengo beruok hak hartzen zittuen. Ta ura, gatz-ura, iguala zan, zer, gradu igualetakua. Baiña beruak eta danak lehelenguak handik pasetan zien, ta hak hartzen zittuen, ta gero, gerokuek, ba, hak isten eben bapor sobrantiaz. Bai, hak isten eben bapor sobrantiaz. Bai, ba, aparatuek ezkerreko aldien euezen; ezkerreko aldera, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia