44 urtean tabako biltegian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-270-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Orueta medikua bizi zen etxearen azpian zegoen tabako biltegia. Gero, Azkarate familia geratu zen jabe. Laguna zelako hartu zuten han lanean. Egun guztia egiten zuen han. Amari ematen zion soldata. 44 urte egin zituen han.
- Auzoa: Angiozar
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: BER-270/023
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Orueta medikua bizi zan hauraxe zan, hauraxe zan. Eta han behian zeuan tabakaleria. Baiña gero, honek gaztiok, anai-arrebak, nerekin egon zien horrek… Azkarate zien, Azkaratiak zien jarri zienak horrek zerian, tabakuen jabe geldittu zienak, Azkarate: Rosa Azkarate, Pascual Azkarate, Jose Mari Azkarate… horrek izen zien tabakuen almazenekuak. Eta ni laguna zela nitzan Rositana, sartu nindduen tabakuen almazenian. Da ni etxetik joaten nitzan tabakuen almazenera. Da egun, egun guztia itten neban almazenian, eitten neban harekin lanian, jornala irabazten. Jornala eruaten notsan amai, eta ama be pozik eta bueno, jan eitten giñuan da bizi giñan hola. Eta han ein dittut berrogeta… berrogetalau urte edo ein dittut tabakuan, almazenian. Ta oin han daukaten diarixuakin bizi naiz! Han lana ein nebalako.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!