Lezo (Gipuzkoa)

Antzerkia ikustera batzokira

Antzerkia ikustera batzokira <p>Batzokira joaten ziren antzerkia ikustera. Oiartzuarrak-eta etortzen ziren antzeztera. Dena euskaraz izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-027-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Batzokira joaten ziren antzerkia ikustera. Oiartzuarrak-eta etortzen ziren antzeztera. Dena euskaraz izaten zen.

Transkripzioa

- Ta batzokiyan jendea bildu ingo zan?
- Beti, beti. Geo teatrok eitten zittuzten eta ume denak horrea joaten giñan, hiru sosekin sarrera teatrora.
- Eta teatrua hemen herriko jendiak iten zun?
- Herrikuak, haiek biño etortzen zien Oiartzundik eta etortzen zien kuadrillak, kuadrillak. Bai, preparatuak.
- A antzekiya itea?
- Antzerkiya ittea etortzen zien.
- Eta ze izaten zan euskeraz?
- Bai, jakiña.
- Dana euskeraz?
- Dana euskeraz. Batzokiyan, hoixe dana euskaraz; "Nazionalistas PNVista".
- Eta antzerkiya zertaz zan? Goatzen dituzu antzerkiyan gaiak?
- Ez,ez.
- Historiyak eo zer kontatzen zuten han antzerkitan eo?
- Ez naiz goatzen egiya esan. Joaten giñala bai ta ez dakit.
- Ondo pasatzen zenuten?
- Hoixe.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia