Maddi Garmendia Salaberria
Lezo (Gipuzkoa) (1924)
Biografia
Maddi Lezoko Donibane kalean jaio zen. Aita Donibane Kalekoa zuen eta ama Lopene baserrikoa. Zazpi senidetan laugarrena zen bera. Errenteriako Esmalterian egiten zuen lan aitak, baina bi txerri eta baratzea ere bazituzten etxean. Bospasei urterekin hasi zen eskolan eta gogoan du euskaraz hitz egiteagatik zigorrak jartzen zizkien maistra gaizto bat. Kristau dotrina, berriz, Agustina Lizarazurekin ikasi zuen euskaraz. Hamalau urterekin eskola utzi eta haurrak zaintzen hasi zen. Laster etorri zitzaion Errenteriako Alkoleran lanean hasteko aukera. Bertan pakete-egilea izan zen. Bere etxe ondokoa zuen senarra, bizilaguna. Ezkonduta gizonaren etxean jarri ziren bizitzen. Bi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-027 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute