Murinondo auzoko baserrien izenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-243-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Jose Ramon Jauregi - Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-243/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Gero hamen txaletan…
- […], ipinitta [dao].
- Handikaldian…?
- San Blas.
- Ermittia da?
- Bai.
- Jarraittuta…
- Jauregi.
- Hori zein da?
- Jauregi.
- Gero daukau…
- Larraña txiki ta Larraña haundi.
- Ta hor bittartian daon [… haundi batzuk]?
- Hori granjia hori, [berana, txikixana].
- Granjia apuntau dozu?
- Bai. Bidia jarraittuta, allegatzen gara hiru basarri izen berdiña daukenak edo…
- Bai, Beistei haundi.
- Lehelengua?
- Bai.
- Hurrengua?
- Beistei etxebarri.
- Ta azkena?
- Beistei guenengua edo goikua.
- Ez, ez, zeuk esaten dozuen moduan, e!
- Guk holan esaten juau. Gero segi gora Mieka.
- Bale. Gora ya ez daukau…
- Lehen esan dittuu ya, Pagolak eta horrek esan dittuu…
- Bueno, lehen esan dou erreka honen izena Hiruerreka dala, Mekolaldera doiana, eta beste honena?
- Abraiñerreka.
- Hau… honek danak badauka izenik, erreka bittarte guztiak? Auzua edo…
- Bueno, Azpilleta ta Santa Lutzia horrek. Bueno, horrek auzuok ya… Horrek daoz han aurrian bistan… Kokote auzua esaten jotsek horri.
- Bai.
- Hango aldiai ta.
- Bi basarri esan dittuzu hor… Santa Luzia?
- Santa Lutzia, Azpilleta ta Larrarte.
- … eta…?
- Larrarte.
- Larrarte. Bai. Hau, honek be auzo hau…
- Ez, ez, ez…
- … beste auzo bat da, ez?
- Hori da beste auzo bat.
- Errekiak erabagitzen dau?
- Bai, bai. Baiña Zabaleta ta horrek ez dittuk… Zabaleta […] topauko [dok], eztok?
- Zabaleta […].
- Hau izango da Zabaleta.
- A! Hau zan Zabaleta?
- Horrek ez dittuk hona…
- Apuntau eingo dou, e?
- Ez dittuk hona […]… Bai, erreka honek […].
- Eta honen izena? Auzo-izena edo badauka izenik?
- Kokote auzua ez dauka honek?
- Ez, ez, honek. Hau.
- Guria? Hau? Muñao auzua.
- Muñao auzua?
- Bai.
- Hartuko dou inguru hori? Pixkat […] hemen barrenian…
- […]
- Hau Zubizarra esan dozu dala…
- Bai.
- Beheko ibai haundixai?
- […] errekia ibai haundixa, ibaixa. Honi esaten dotsau, ba, Kanteria edo Zubibarri edo Zubizarra edo…
- Kanteria zeiñi?
- Kanteria, bai. […] Kanteria hori, Kanteria […].
- Oin zerak…
- […] daon hori Kanteria da.
- Kontainerrak darena?
- Hori dao… egon, itxoin.
- [...]
- Gero Kanteratik izenik baeko etxia esan juau.
- Hau zubixa, hau Kanteria…
- Muñaoko kamiñua…
- Hau… Hau gorutz…
- Aiskointxorreta esaten jakok honi
- Aizkoin zer?
- Aiskoi intxorreta.
- Aizkoi intxaurreta?
- Bai, Aiskointxorreta horri beheko barrenorri.
- Eta basarrixa bera?
- Aiskoi hor dao, Aiskoi, hor Kantera gaiñian daon hori.
- Hor inguruan badao beste basarrin bat?
- Ez. Bi bizitzakua da hori, Aiskoi.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!