Zumaia (Gipuzkoa)

Zumaia erdian txerria ukuiluan

Zumaia erdian txerria ukuiluan Zumaia erdian, bere etxe ondoan zegoen etxe baten deskribapena. Bi pisuko etxe arrunt bat zen, baina ukuilua zuen. Txerri bat hazten zuten bertan. Goitik terriari belarra botatzeko zulo bat zegoen. Txerria egunero ateratzen zuten pasiatzera eta jendeak janari soberakinak ematen zizkion. Gauza arrunta zen hori lehenago. Ukuilua garbi-garbi edukitzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-017-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zumaia erdian, bere etxe ondoan zegoen etxe baten deskribapena. Bi pisuko etxe arrunt bat zen, baina ukuilua zuen. Txerri bat hazten zuten bertan. Goitik terriari belarra botatzeko zulo bat zegoen. Txerria egunero ateratzen zuten pasiatzera eta jendeak janari soberakinak ematen zizkion. Gauza arrunta zen hori lehenago. Ukuilua garbi-garbi edukitzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esplikatuko diazu hori, kale-baserriyak eta…
- (Ana Mari) E?
- Kale-basarrixak zian?
- (Ana Mari)¡Qué va! Kale-basarridxak? Politta, politta, gure kalian. Número, ze numero da hura? Bai, Maria Luisa Urbieta, ze numero entrada? Uan dao Valentin Manterola hau, ezautzen al dezu? Pintoria. Daka uan esposizidxua jarrita han. Hori zan itxe bat, itxe normal bat, normal bat, bi pixokua. Ta geo zakan okoillua, behian, okoillua. Atiak zeatzen zian, ba, baserrikuak, honela, ta geo bi pusketakua. Eta han zakan, behe-behian, okoillua, txerri bat. Ta geo, nola da, erderaz, entresuelua? Euskeraz ez dakit nola dan. Entrada sartu ta segituan, han, belarra, belarra eukitzen zun txerri horrentzako. Han, ez dakit, ate bat o ez dakit. Hamen, belarra, belarra, belarra. Ta bakizu lurrian nola eoten dan irikitzeko? Eske, izena daka… Belarra botatzeko txerridxai, goitikan?
- Aska.
- (Ana Mari) Bai, goitikan.
- Bai, goiko pisuan eo, ranpa…
- (Ana Mari) Bai. Eta txerridxen gaiñea eroitzen zan belarra, jana, ez? Ez zan, okoillua zan. Kale-baserridxa ez, okoillo bat, politta. Eta han txerri bat hasitzen zan.
- Kale… Zumaidxa erdi-erdixan?
- (Ana Mari) Bai, bai, bai, bai. Nere etxian onduan. Nere etxian onduan, Calle Marin.
- Eta gaiñera nahiko normala izango zan hori Zumaixan?
- (Ana Mari) ¡Por supuesto! Egunero pasiatzen zun!
- (Ramon) Bazeuden, gehio´re bazeuden, Calle San Telmon´e bai. Ta geo pasiara ateatzen zuen.
- (Ana Mari) Pasiara. Calle San Telmon’e bazan, […].
- (Ramon) […].
- (Ana Mari) Eta […]. Baiño hori zan, guria da número once, horrek ez dakit ze numero dakan, Valentiñek. Impares, impares dia.
- (Ramon) Nueve, o…
- (Ana Mari) Seis o… Seis o usten det dala. Eta beaidxek bakarrikan bizi zian. Oseake, gizona zan arrantzalia, eta andria, ba, txerri hori ta baratza ta souak eta. Eta txerri hori ekartzen zun txiki-txikidxa, oso politta. Ta klaro, hasitzen zijuan bezela, baiño egunero-egunero-egunero ateatzen zun. "Krun, krun, krun!" "Kurrin, kurrin, kurrin, kurrin, kurrin!", zimitadxoaiño. Zimitadxon buelta ematen zun…
- (Ramon) Geo jendiak itxeko sobrak ematen zidxoen.
- (Ana Mari) Ibiltzen zan… Ogidxa!
- (Ramon) Bazeon andre bat Erramona Txarri esaten genduna, ta itxetatikan ta jasotzen zun sobrak: ogi-koskorrak eta patata-azalak eta naranja… Eta Erramona Txarri esaten giñon.
- (Ana Mari) Bai, baiño harek zakan okuilluan. Baiño honek, uan uan esposizidxua daka han!
- Itxeko sobrak eta.
- (Ana Mari) Bai, egunero etortzen zan gurea´re. "Ba al dezue zeoze?" O patata-azalak eo igual ez, beste zeoze, ogi gogorrak eo…
- (Ramon) Eta geo zeoze ekartzen al zizuen? Urdaidxa eo?
- (Ana Mari) Ez. Beti zorretan gelditzen zan, porke paatu dunakin, berridxa ekartzen zun. Oseake, bat kendu ta bestia jarri. Haundidxa iten zanian, ya, saldu iten zun. Baiño haren ordaiñez ekartzen zun bestia. Eta harekin, harek balidxo zunakin ta ez dakit ze, beti zorretan. Sekula ez zan aillatzen ezer´e. Baiña beno, ohitura oso politta. Geo San Fermiñen egunian korrida bezela iten zan zezenakin.
- (Ramon) Ohitura politta, baiño uan, usai hura, orduan´e ez giñan akostunbratzen.
- (Ana Mari) Ez zeon hanbesteikan!
- (Ramon) Garbitu ingo zun.
- (Ana Mari) Bai, por supuesto. Beti garbi-garbidxa zeon. Bai, eske txokagarridxa hori da, oseake, gaiñea okoillo ederra, harrizkua. Eta behian, pisua zeon. Amaiako plazatikan pisua zan.
- (Ramon) Bai, baiño sarri-sarri garbitu beharko zun.
- (Ana Mari) Por supuesto, beti garbi-garbi eoten zan. Beti-beti. Haitza, dana haitza zan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia