Zumaia (Gipuzkoa)

Traineriletan kopa irabazi eta herriaren harrera

Traineriletan kopa irabazi eta herriaren harrera <p>Zumaiak estropadetan bandera irabazi izan duenetan, San Telmora joaten ziren denak prozesioan bandera bedeinkatzera. Ohitura hori nahiko berria da, lehenago ez zuten banderarik irabazten eta. Zumaiar batzuk Madrilen traineriletako kopa irabazita etorri zirenean herrian egin zitzaien harrera. Bestelako harreraren bat zegoenean ere beti Zubi-txikira joaten ziren zumaiarrak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-017-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zumaiak estropadetan bandera irabazi izan duenetan, San Telmora joaten ziren denak prozesioan bandera bedeinkatzera. Ohitura hori nahiko berria da, lehenago ez zuten banderarik irabazten eta. Zumaiar batzuk Madrilen traineriletako kopa irabazita etorri zirenean herrian egin zitzaien harrera. Bestelako harreraren bat zegoenean ere beti Zubi-txikira joaten ziren zumaiarrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beste gauzatxo bat, lehen San Telmo ta aitatu deu, ta zuk jakingo dezu, hor, banderak eta irabazten zianian, ta irabazten dianian, San Telmora ta eramaten zian? Traiñerutan eta…
- (Ramon) Bai, Don Josek bedeinkatu iten zitun…
- (Ana Mari) Bai, baiña hori uan dala denboa gitxi, porke eske klaro, leheno ez zun irabazten.
- (Joxe Miguel) Lehen-leheno ez.
- (Ana Mari) Ez. San Telmoa bai, prozesidxuan bezela, bedeinkatzea. Bedeinkatu, bedeinkatu ta meza.
- Baiña hori ez da lehen-lehengo kontua?
- (Ana Mari) Ez, ez, ez, ez.
- (Ramon) Ez. Leheno irabazi zun behin eo bitan eo, baiño…
- (Ana Mari) Bai, baiño irabazi… ez!
- (Ramon) Banderak […] aiuntamentuan, baiño hola, bedeinkatu´re…
- (Ana Mari) Ez, ez. Geo hasi zianian ya bastante ta zea, ba, in behar zala, bedeinkatu in behar zala, ta prosezidxuan bezela, mezakin.
- (Joxe Miguel) Meza, meza…
- (Ramon) Trainerillen kanpeonatua Espaiñikua Yeregineko bi eo hiru anaiek Madrillen irabazi zuen. Casa Campoko laguan in zuen regata, trainerilla, ta irabazi in zuen, Yeregi, Iñaki Yeregi ta…
- (Ana Mari) Bai.
- (Ramon) Ta Madriden irabazi zuen, eta izugarrizko rezibimentua, gorridxa zan orduan ere…
- (Ana Mari) Bai, beti gorrixa Zumaidxa.
- (Ramon) "¡Viva los rojos!" han jende dana, zeoze aprobetxatu behar zun ta. TA bandera gorridxakin erten gendun, zeoze, jendiak zeozerren manifestazidxua nahi gendun, ta Madritik ekarri zuen, kopa o ekarriko zuen, bandera ez…
- (Ana Mari) Kopa usten det.
- (Ramon) Kopa usten det ekarriko zuela.
- (Ana Mari) Kopa usten det.
- (Ramon) Izan zan rezibimiento bat, bueno. Jende dana, obispua etortzen zanian ta danak zubi txikira juten giñan.
- (Ana Mari) Bai.
- (Ramon) Eta dana girnaldaz betia.
- (Ana Mari) Las reliquias de Santa Teresa, ta danak zubi txikira.
- (Ramon) Zenbat gauza pasatzen zian ordun Zumaidxan. Beti zeoze bazan, zentenaidxon bat o eskapulaidxua o zeoze bazan, danak juten giñan zubi txikira, ta etortzen zian, eta han iten zian rezibimientuak eta.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia