Bergara (Gipuzkoa)

Murinondo auzoko baserrien izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-243-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Murinondo auzoko toponimia; baserrien izenak.

Transkripzioa

- Zentrala esan dozu? Hori da…
- Turbinia esaten dotsau guk betik.
- Turbinia?
- Bai, […] daona. Guk Turbinia esaten dotsau beti.
- Hortik… Bueno, erreka kontran bertan pare bat… Hau […]?
- Horrek Laspiurrenak izango dittuk.
- Taillarra…
- Ta ondoko hau?
- A! Hori oin zera ipini juek… Lehenau marmolerixia izandakua dok hori.
- A… Etxiak berak badauka izenik?
- Ez.
- Ez? Orduan ezebez.
- Bueno, egon, egon, egon. Hau etxiau Barrenekua. Hau dok etxia, orduan. [Barreneko zerak] ein juan etxia, [baiña] ez daka izenik.
- Orduan laga eingo dou…
- Ez jakak horrek, ez jakak izenik, nik dakidala, behintzat, eta […]. Horrek lehenau taillarra [ein juan Igartuak]. Izenik ez daka horrek. Porejenplo [gurian etxiak] izena ipinitta jaukak, baiña horren etxian izenik sekula ez juat nik entzun. […] Tailleres Igartua edo […].
- Bueno, gero gorutz abixauta errekia pasau ta segiduan ezkerretara aldapia hasten dan onduan etxe batzuk…
- Muiñondo.
- E?
- Behetik gora ezkerretara, e? Muiñondo.
- Muiñondo…
- Muiñondo gaiñekua ta Muiñondo azpikua. Beste bat Malatu be badao gero, e!

- [...]

- Ta atzeko hau?
- Hau Agarre. Baiña kamiñutik bestaldera, e! Eskumatara, e! Behetik gora. Agarre eskumatara dao bidetik, e?
- Agarre hemen dao… erreka kontran berta-bertan…
- Erreka kontran dauana, horixe, ba, lehen esan doun Igartuana!
- A!
- Izenik baekua izengo dok, orduan. Hau izengo dok, orduan, aber… Hau Laspiur dok?
- Bai.
- Hau bestiau dok hor beste zerian, zubixan beste tailler txiki bat […] ipini douna…
- Bai, bai.
- … […] Hori izango dok, orduan? [Etxia esan dozue], baiña etxia, orduan, harutz.
- Orduan… Muiñondo bi esan dittuzu.
- Gaiñekua ta Muiñondo azpikua.
- Gero Malatu.
- Malatu.
- Malatu zein da?
- Hori…
- […] parian daona?
- […] parian Malatu.
- Bai. Hau bide hau Malatuko bide hau hartuta?
- Bai, Etxeberrittak.
- Zenbat dia?
- Gaiñekua ta Azpikua.
- Hortik aurrera badao beste basarririk?
- Kostola.
- Kostola.
- Gero harutz Mekolalde torria.
- Mekolalde torria…
- Gero Mekolalde azpikua, estaziñuan onduan dauana.
- Estaziñuan justo onduan dao?
- Onduan daona, bai. Ta gaiñekaldekua haura izengo dok Agarremekolalde.
- Bueno, gero…
- [Hemen] atzera behetik gora.
- […] gorutz hasitta, eskumetara hemen…
- Eskumatara Agarre Muñao, Agarre.
- Jarraittuta, hamen bertan… ze izen dauka honek?
- Bai, [sozidade Muiñondonak] hori. Oin sozidadia, lehen eskolak. Oin, ba…
- Eta ondoko etxia?
- Hori eskola etxia dok, hori [Etxeberriana] dok.
- Eskola etxia?
- Lehen eskola-etxia, oin ba… oin badakik ze dan. Hau zuan lehen eskolia eta hori eskola-etxia. Oin daok, ba, oin sozidadia ta hori […] erosi juan ta…
- Eskola ta eskola-etxia?
- Bai.
- Lehenao hola.
- Hau bertan azpikaldian daon txaleta edo…?
- Etxalai dok hori.
- Zelan esan dozu hori?
- Etxe Alai.
- Bueno, gero dauzkau hiru edo segiduan.
- Zabaleta.
- Bai…
- Ezkerretara hori, e?
- Bai.
- Zabale goikua ta Zabale behekua. Bi bizitzako etxia dok, e?
- A! Bi bizitzako etxia?
- Bai, bi bizitzakua dok. Etxe bakarra, baiña bi bizitzakua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia