Orozko (Bizkaia)

Kako-erreka izenaren jatorria

Kako-erreka izenaren jatorria <p>Deabrua eta San Martini buruzko ipuinaren bukaera kontatzen du. Kako-erreka izena nondik datorren kontatzen du.</p>

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-013-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Deabrua eta San Martini buruzko ipuinaren bukaera kontatzen du. Kako-erreka izena nondik datorren kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- Zeinek pasetan jono arto pillo hori batik bestera? deabruek taka! beste aldaera! ta San Martin bota haundi-haundi-haundiekaz [dierdi]. Ta gero hazie [kusu] deabrueri, hazie kendu, botatan eroan eban hazie.
- Zapatatan?
- Zapatatan. Deabrueri kendu. Deabrue listoa, baie San Martin listoagoa.
- Kako? Kako errekakoa [...] hori?
- Ba hori Kako errekakoa, ba, hor Zubiaurren ei egoan ez dakit /eztait/ ba fraile zaharren bat edo –orduen apenas egon zan abadea–, fraile zaharren bat edo. Ba gure pariente artekoa izin zen kriau euken bat, eta iten jeudin, ba, abadeak hiru-edo, [badakizu /baizu/] San Juanen? Ta aldin gaixoari atendidu biharra aldin batek, hilean batek, osea ke hil beten ba gaxo bateri asistitako bat, beste baten beste bat ta bestean beste bat. Eta tokau jakon, ta gero hil in zen hor batenbat. Ta hil ordin, hak abitue bedeinkatute eukin auen legetxe, ei egoan hor Kako-erreka ba San Juan baino beheratxuagoan ba urteiten ei euen kastañaren baten, su-keak urteiten ei euen, ba, zerak, ba, hil zan horrek. Eta toketan ei jakon horreri joaten frail horrek gure parienteagaz ta egon zan horreri ta joan zanean kakoren bat imini ei otsen ukututen ta kakoan itzi ei jotsen abitue, ta ya gehau ez [ei euen] urten. Gero, ba, ya pasau in ei zen, etorri ei zen etxera, sartu ohian ta gehau inoz urten be ez ei euen ein. Hil ein zen fraile hori, pasau in jakozan odolak.
- Ta horreri deitzen dotsie Kako erreka?
- Hoixe, Kako-erreka, kakoan itzi otselako abitue.

Egilea(k): Maddi Lejarreta Bernaola (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia