Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar eta Elorregi auzoen muga inguruko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia, batez ere Elorregi auzoaren muga inguruan. Mendi-tontorren izenak; Munurtu tontorraren kokalekua.

Transkripzioa

- Lope aldian, Lope aldian, badao beste… beste… baso bat…
- Ipini dozue, zera, Irutontorreta?
- Bai.
- Munurtu beste bat.
- E?
- Munurtu.
- Nun dao Munurtu hori?
- Munurtu hori da entre Lope ta Irutontorreta, gaintxo hori edo. Eske Irutontorreta konponitzen da hiru menditxo edo… hortaiko bat ha izango da Munurtu. Entre Lope ta Irutontorreta dao.
- Tontortxon bat Lope ta Irutontorreta bittartian?
- Bittarte hori Munurtu.
- Baiña tontorra bakarrik da edo tontor ingurua?
- Hori ez dakit. Hori ya… Nik izena dakit bakarrik.
- Kortatxoko basuan gain haura gutxi gorabehera?
- Ez, ez, ez. Kortatxo dao Ziarrero alderao asko be nik esaten dotena baiño. Hori egon bihar da Lope alderutzao.
- Bale. Hauxe.
- Kortatxoko basua Lopeko errekatxuan hurrengo dao?
- E! errekatxua…
- Harutzao ondio?
- … bastante urrin dao! Bai.
- Gero beste errekatxo bat dao ondio. Lopeko errekatxua beherutz…
- Bai. Eta beste bat?
- Beste errekatxo bat dao ondio.
- Eske Lopeko errekatxua [juango da bat] Lopeko itturrittik, ez?
- Bai.
- Ondiokan harutzao beste bat?
- Bai, beste bat agertzen da. Dao Zigarrerokua baiño beheraotik beste bat.
- Ziarrerokua baiño Lope alderao?
- Bai, hor errekatxo bat agertzen da.
- Bai, baiña ez dakit zelan daukan izena ta […] badakit nun esaten dozun gutxi gorabehera.
- Ta errekatxo hortatik Lope aldera dao hori, Kortatxoko basua?
- Bai, bai, bai, bai.
- Bueno, orduan, gain horren izena berriz esango zenduke? Hori Lope aldian, Lope ta Irutontorreta bittartian dauen gain hori.
- Munurtu.
- Baiña oindio Kortatxoko basuan gaiñera allegau baiño lehenao, ez, hau?
- Hori? Eske Kortatxo pare-paria ez dakit zelan esango jakon…
- Han gorutz juanda…
- Han gorutz juanda han Kortatxo parian gorao txabolia be bazan, txabola bat. Eta, ba, Munurtuoi… [nik…] esango nuke ezkerrekalderao, Lope alderao geratuko dala.
- Ba, hau izango da…
- Hau izango da…
- Laua.
- Ta laua ze da Lopegaiña?
- Klaro, Lopegaiña, badakizu, gure Solobarrenari gertatzen jakona gertatzen jakon: hari danai Lopegaiña esaten da ta gero, ba, Munurtu hor egon leiken, porke esan dotsut lehen be gerra-denporan… tiroteau zeben tokixa dala.
- Hori izango da…
- Eta beste izen bat emon bihar dotsau?
- Eske Lopegaiña da oso zabala, ez, inguru guztia?
- Dana, dana.
- Ta hor barruan egongo litzake, igual, Munurtu?
- Bai, ni baietzian nao.
- Bueno, berriz lehengora bueltauta, hor Lope inguruan badao beste baso bat.
- Lope inguruan?
- Lope aldian, bai.
- Koostei?
- Sakon…?
- Sakonaundi?
- Eta hori nun dao?
- Sakonaundi izengo da… e… hori zelan da… zelan esan dot hori basuoi? Gure baso txiki hori baiño beste arro haundixaua, harutzaokua. Ziarrero parera edo Ziarrerora goiezela… A! Oin eskonbreria eitten dabizten edo ein daben edo… hori gutxi gorabehera izango da Sakonaundi.
- Kortatxoko basua baiño harutzao?
- Harutzao.
- Errekatxuan inguru hori izango da?
- Baleike, baleike. Sakonaundixa.
- Hori, hola, goittik beherakua izango da gutxi gorabehera, ez?
- Bai, nik uste.
- Gero, beste… […].
- A! Hori gure Solobarrenekua da hori! Esan dou hori lehen, Luanburua. Ez?
- Bai, bai.
- Bai!
- Bai, bai.
- Hori Solobarrenian da.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia