Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia. Kanpazar eta Udalaitz inguruko toponimia.

Transkripzioa

- Gero hor Irutontorreta inguruan esan dozu, ba, baso baten izena? Elixiana dala edo…
- A! Errosaixobasua?
- Ta hori nun egongo litzake?
- Hori? Angiozarkua da, baiña […].
- Irutontorretatik Angiozar aldera?
- Bai… Horra bajatu zeben…
- Askasibar aldera?
- … egurrak-eta bajatu zittuen […] zerera… [errotian ondora…] . Ta Errosaixobasua hor dao.
- Irutontorreta parian egongo litzake edo honutzao igual pixka bat?
- Edo osterao. Igual Irutontorreta baiño [gorutzao], gure alderao, Angiozar alderao egon leike.
- Loidi alderutz edo hola?
- Loidi edo Etxebarri…
- Hori lehen be uste jonat apuntauta daola.
- Ze numerokin?
- Ez, beste mapan uste jonat egongo dala.
- A, beste mapan?
- Bai.

- [...]

- Bueno, Kanpazar gaiñeko mendixai zela deitzen dotsazue?
- Kanpazar gaiñian?
- Mendi haundi hori.
- A! Udalaitz!
- Danai deitzen dotsazue Udalaitz? Punta bakoitzari izen bat emon barik, ez?
- Bueno… Punta bati, hari barrenenguai emoten jakon izen bat. [No me acuerdo]. Lehelengo bajutxuena daukanai esaten gontsan izen bat eta oin ez naiz akordatzen.
- A! Kanpazar eta gaiña bittartian dauena, hola…
- Txikitxuena.
- Bai.
- Gero han beherao dauena, ermittia-ta dauena, Santa Luzia, baiña ha ya Bizkeixa da. A! Zera, zera, zera, Udalaitxen hori, bajuena, Egomendi da. Ezkerrekaldetik Kanpazarretik “ra!” parian beitu barik ezkerrekaldera bajutxuena daukana Egomendi.
- Salaberrin gaiñian edo holan?
- Bai, hori, Egomendi. Ta gero ya […] punta guztia igotzen zan hortik, igotzen genduan, gorutz.
- Ermitta gain horri izenik ez?
- Ez dakit…
- San Migel ermittian han gaiñian?
- San Migel gaiñian izenik ez dakit…
- Ze esan dozu?
- San Migel gain? San Migel gain? […].
- San Migel gaiña zeri esaten dotsazue?
- San Migeldik gora, […] San Migel gaiña.
- Bai, bastante altua da, ez?
- Altua, altu samarra da. Gero handik behera dao hori Gontzarriko pagadixoi ta. Ta gero handik…
- Ta gero ya Lasarte aldera, San Migel gaiñetik bajatu, hola, ta Lasarte aldera dao hola lautada bat…
- Bai, lautada eder bat. Harek izena eukiko dau, baiña nik ez dakit.
- Bai.
- Harek izena eukiko dau.
- Bai, Lasartegaiña esaten dotse, baña bueno, igual da.
- Gero, hortik gaiñetik eta Gontzarriko pagadittik honutzao Pagomendi.
- Itxoin, hori beste mapetan dao.
- A!
- Ta honek zeintzuk ete dia?
- Gero beste batzuk hemen dare Txaria ta…
- A! Bestekaldien, baiña! Altuneko Solobarenetik, errekatik, Epela errekatik, Mondrau alderakua Mondratxaria. […] mendi haundixa! […].
- Hori haundixa da?
- Bai, Mondratxaria bai.
- Honek gain guztiak izango dittuk.
- Bai.
- Honi danai deitzen dotsazue?
- Mondratxaria ta handikaldeko ezkerrekaldeko puntiai Anporretako puntia esaten jakon. [Oin] esango dotsut…
- E…
- Mondratxaria, osea, Altunen pare-pareko ha haundixa.
- Altunetik horra begira jarritta...
- [...]
- - … karabixoi, ta kontaizu aber. Altunen behetik gora pistara igotzen dou ba deposittua-ta baiño pittin bat goratxuau, bidien gaiñekaldien bertan dau Karabixe.
- Hantxe kruzien ezta?
- Kruze-kruzian.
- Igotzen dozu bidia eta daoz…
- Kruze kruzien dao…
- ... bi pista.
- Bai, bi pista.
- Han kruzien dao Karabixa?
- Bai.
- Bidia, baiña Lope aldera doiana?
- Bai, normala. Hartzen dogune, Lope alderako sartzen gaz ba, zerien, esango bagiñuke moduen karretera jeneralien sartzen gaz behetik gora ixo aldapan-ta, hantxe kruze-kruzien dao holako arbola txikitxo bat egongo da gaiñien, berez urtendako bat, eta dao karabi bat, karabixe. Bai, eta harek inguruak, ba, Karabiondua edo gutxi gora behera halako izenen bat eukiko dau. Hori arro danoi Gaztaiñisakona bezela doia.
- Lopeko han txaletan parian esaten dozu, ez?
- Ez!
- Edo? Beste aldian?
- Ez, ez ez. Altunetik Angiozarrera fateko igotzen dou, ba, aldatza, behetik gora zuzen aldatza amaitzen dan lekuan doia bidia aurrera eta Koosteirako bidia, hortxe kruze-kruzien [goikaldetxotik]. dao. [Bertara bertara].
- [Argi ikusten dot].
- Zuk bai, dakitzulako nun daon.
- Altunan txabolia...
- Txabolia baiño askoz beherau.
- Beherau.
- Altuneko…
- Tartian edo hola?
- Ez, ez. Altuneko etxaburuan bertan dao hori kasik. Ta horrek esan dosta hori apuntau ein bihar dabela.
- Txabolia, Altuna…
- Eske hemen pistekin-ta ni aklarau be ez naiz eitten.
- Eske horrekin najabin neu be liauta.
- Hementxe. Aber, hementxe. Kostei nun ipini dozu?
- Lezarruan gaiñian edo hola?
- Ez, Lezarrua da hortikaldeko errekazulo bat. Ez, ez ,ez. Hau lehenau, lehenau, lehenau. Hau Altune pare-parien edo pittin-pittin bat bakarrik Lope alderutzau dao.
- Hau izango don.
- Hementxe.
- Itturrixan...
- Itturrixa baiño be lehenau. Itturrixa baiño Altuna alderau, bast… asko, gaiñera. Itturri txikixa baiño. Eske hori ez da figurauko baiña, karabixa oinddiokan esistitzen dau, hantxe dau ta.
- Altunatik txabolara begira jarritta zuzen jarriko bagiña, parian hartuko luke hori, edo?
- Zuzen hartuko bagiñuke, geratuko litzake piskat eskumatara.
- Eskumaratxuau?
- Eskumaratxuau.
-Baiña oso gutxi, e? Oso gutxi. Hori arruoi baiño espaldaratxuau.
-Hementxe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia