Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-233-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar auzoko toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Asalgeta.
- Ze mapa da?
- Oin ein bihar douna hemezortzi. Hemezortzi ta hemezazpi. Hemezortzi hemezazpi hartu. Orduan, lehen esan dozu hor Asalgeta…
- Asalgeta ostian…
- Angiozar aldera....
- … Illarradi. Illarradi basotxon bat da.
- Txikixa?
- Bueno, txikixa edo […]...
- Pistan batzuk eta badare?
- Bai, batenbat badao pistia be.
- Haura bizkartxuau edo hola izango da? Angiozar aldera, hola, Asalgeta azpixan…
- Espaldan dao. Oin e... Sakona baiño lehenau e? Beheko arboladixa baiño lehenau.
- […].
- [Hau da Juanena].
- Gero…
- Alastra ezautzen dozuz?
- Alastra? Bai. Alastra dago...
- Handik Alastrara bittartian edo? Alastra Asalgeta bittartian eongo litzake hori, ez?
- Ez, hori... hori… bai, ba, bittartian bai, baiña…
- Baiña goixan? Asalgetan parian?
- Eske Alastra, Alastra da Karabittako gaiñetik goittik beherutz eta bestioi da Karabitta gaiña baiño be harutzau, pare inguruen edo...
- Norutz? Norutz harutzau?
- Gontzarri alderutzau. Eske Karabittako gaiña hau baldin bada, hori dago bastante harutzau, bastante harutzau. Alastra, Karabittako gaiñien, pittin bat aurrera fan eta goittik behera da gero.
- Jausue ezautzen dozu?
- Jausua ez, ez dot ezautzen. [Horrek] Juanek jakingo [zittuen igual].
- […] esandakuak dia ta.
- Alastra bai, Alastra goittik behera bidien behera faten giñen gu.
- Orduan, hau Asalgetako tontorra izanda, eta hau Gontzarri behekua, hori zela [don] Illa....
- Illarradi.
- ...Illarradi? Hementxe edo hola? Bixen tartian beherutz, Angiozar aldera?
- Gontzarrin parian? Gontzarrin parian ez, e? Hau Asalgetako tontorra bada, alde hontan [unen] baten, edo horrutzau, [hola egon biharko da], e. Gontzarri aldera ez, e!
- Bale. Hor inguruan besteik edo?
- Guk hor inguruan basoik ez. Hor…
- Errotaberrira doian errekatxo horri-ta, izenik bai?
- Ez… hortik ez doia Errotabarrira, e?
- Bueno, han beste… beste [aldera hortik]?
- Ez, ez, ez. Horko izenik ez dakit.
- Metala edo ez dotsazue deitzen?
- Metalitturrixa bai. Metalitturrixa badao hor zuluen. Angiozarrera bastante behian dao Metitturrixa. Alastra ta bestekaldien.
- Bai, hori eta kanposantu gaiñien edo. Alastra.
- Bai, bai. Alastra… eske mendisail haundixai esaten jako-ta Alastra.
- Bale. Han… Gontzarri behekuan han gaiñian daon tontor hari? Hari izena ez dakitzula edo esan dozu, ez? Hemezortzi?
- Pagomendi daukozu haren… zuk esaten dozun gaiñan haruzkaldetik eongo da Pagomendi, ez?
- Aber…
- Gure Illarradi hortatik Gontzarri alderao Pagamendi, ez?
- Gontzarri bertara allegau baiño lehenau?
- Baai! Asalgetan, Illarradi Angiozar alderao, Pagamendi harutzau, bestekalderao egon bihar.
- Gontzarri aldera?
- Bai.
- Gontzarri behekuan gaiñian edo hola gutxi gora behera?
- Gaiñian eta bastante beherau. Gain-gaiña barik Pagomendi da, beherau.
- Zela esaten dozu zuk? Mendi horri, zelan?
- Pagomendi.
- Hori haundixa izango da, ez? Hori gaiña, eta beheraukua....
- Bai bai, holako lautada bat eta pago... paguak-eta dare ta...
- Handik Angiozar aldera… bai, ez? Bueno Bolu alderako hori…
- Ez, Bolu be ez, e? […] baiño gorau.
- Ez hainbeste be ez. Bai, bai, bai baiña alde hortara ez?
- Bai, bai, alde hortara. Bai, bai, alde hortara dao Pagomendi.
- Ta hor ze zauan lehen, pagua edo hola edo?
- Paguak. Ez dakit oin daren, baiña izugarrizko pagadixa. Edarra, gaiñera.
- Han, hola, bizkartxo bat-eta dana, ez?
- Bai lautada moduko bat eta.
- Hortik Bolura bittartian izenik bai? Ez? Bale.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia