Eskoriatza (Gipuzkoa)

Marin auzoa; trenbidearen inguruko lanak

Marin auzoa; trenbidearen inguruko lanak <p>Jatorria. Marin auzoan jaiotakoa 1915ean. Trenbidea egiten zeuden orduan; Gatzaga-Eskoriatza ibilbidea egiten zuen trenak. Garai hartan don Juan Ibargutxi abadea zegoen Marin auzoan. Don Juan Ibargutxiren obra; idatzitako liburuak. Don Juan Ibargutxi euskaltzalea zen. Jose, "Garaikua" baserrian jaiotakoa. Gurasoen jatorria: aita, bertakoa. Ama, Aramaioko "Gatxikarro" (Azkoaga) baserrian jaio zen. Aramaioko bi auzo, Maringoak izatera pasatu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-010-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jatorria. Marin auzoan jaiotakoa 1915ean. Trenbidea egiten zeuden orduan; Gatzaga-Eskoriatza ibilbidea egiten zuen trenak. Garai hartan don Juan Ibargutxi abadea zegoen Marin auzoan. Don Juan Ibargutxiren obra; idatzitako liburuak. Don Juan Ibargutxi euskaltzalea zen. Jose, "Garaikua" baserrian jaiotakoa. Gurasoen jatorria: aita, bertakoa. Ama, Aramaioko "Gatxikarro" (Azkoaga) baserrian jaio zen. Aramaioko bi auzo, Maringoak izatera pasatu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kontauko destazu noiz jaixo ziñan eta nun jaixotakua zaran?
- Ba, ni jaio nitzan Mariñen, ezta? Marin badakizu dala gure [auzoba], ezta? Bai. Jaio nitzen, gaiñera, milla bederatzirehun eta hamabostian. Orduaintxe zebitzen trenbidie eitten. Trenbidie ni jaio nitzenien trenbidie eitten zebillen Gatzagaindik Eskoriatzara bitartian. Bai. Eta ni jaio nitzan urtietan zegoan apaiz Mariñen Don Juan Ibargutxi. Juan Ibargutxi euskal liburuak idatzi dittuena, batez ere teologiakoak. Bai, idatzi zittuan. Horrek idatzi zittuan, ba, aginduak, lehelengo aginduak, gero […] edo sakramentuak. Horren esplikaziñua, ezta? Ta gero otoitza. Otoitza. Eta gero beste liburu bat geruao Ama Birjiñari buruz, ezta? Bai, Ama Birjiñari buruz.
- Eta zu bertan, Marin auzuan, ze basarrittan edo…?
- Ni jaio nitzan, ba, Garaikua baserrian. Garaikua baserri zaharra. Jausi zan, baiña jausi orduko in zuen onduan barri bat. Ta oin barrian bizi dira nere lobak, nere lobak, bai.
- Eta gurasuak bertakuak zian?
- Baitte. Bai, gure gurasuak, ba, bertakuak zian. Aitta bertan Maringua, Garaikuan jaixotakua; eta ama, berriz, Gatxikarro Araba partian dago, Aramaionakua da, ezta? Azkoagako parrokiakua da. Eta, orduan, gure ama jaio zan herri hori, ba, Azkoagako parrokiakoa zan eta amaren bataioa-ta han egin ziren Azkuen eta haintxe daude gure amaren honek partidak-eta. Gero, hori, Gatxikarrotza auzo bat da; beste bi auzo pasa ziran, parrokia, pasa zan Maringo parrokia izatera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia