Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Doktrina ongi ikastearen garrantzia

Doktrina ongi ikastearen garrantzia Pazkoakoa egiteko ("pazkueskue") doktrina ondo jakin beharra zegoen; abadeak galderak egiten zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pazkoakoa egiteko ("pazkueskue") doktrina ondo jakin beharra zegoen; abadeak galderak egiten zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Dotriñia inportantia zan orduan?
-Hoixe inportantie zala. Eta Pazkuazkue eitteko ha dotriñie haundi ein ta gero be, ez umetan, e, ia nausittute, nausittute gero be, lelengo sakristixara dotriñie emuten; eta ez bazekixen ez zeukatzun zerik... Zela esan dot?
-Pazkuazkua?
-Pazkuezkuek, Pazkuezkue esaten jakon. Ez euen Pazkuezkue eitterik, ez utsen emuten Gure Jaunik, ha ikesi biher zan, ha ez bazakizun, fuera! Haik eta ikesi arte.
-Eta esan dozu nausixauak be berdin?
-Nausixek? Hoixe, baitte, baitte. Orduko hogetaka urtiek-eta. Hoixe.
-Eta zer izaten zan, abadiagana joan bihar dotriñia...
-Bai, dotriñie, dotriñie, lelengo han dotriñie emun biher zauen; bazenkixen, emungo otsuen permisue Pazkuazkue eitteko, eta bestela, barriz, ha ikesi biher zauen, eta ikesi ta gero barriro fan, ha ikesi artien.
-Eta permisua esaten dozunian, zer esan nahi dozu, papelen bat edo txartelen bat?
-Txartela. Txartela. Txartela hartzera faten zan. Bai, hori izeten zan, Pazkuakua eitteko txartela hartzen. Eta txartelik ez zotsuen emuten ez bazekizun dotriñaik. Askotan zer esaten geuen ez geuen jakitten; ez geuen jakitten zer esaten geuen, baiña zeozer "rajatabla" esaten zeuen, eta "ya está". Nahiz ta euskeraz izen. Euskerie be zan oso euskera zerrau hori. Asko berba zer esaten geuen be ez gakixenak. Bai. Baiñe esan ein biher zeuen, jakin in biher zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia