Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Auzoko eskola; doktrina

Auzoko eskola; doktrina Auzoko eskolako irakaslea, sakristaua. Doktrina abadearekin ikasten zuten. Doktrina euskaraz ikasi zuten. "Buruz gainera ikasi be...!".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzoko eskolako irakaslea, sakristaua. Doktrina abadearekin ikasten zuten. Doktrina euskaraz ikasi zuten. "Buruz gainera ikasi be...!".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Auzoko eskolan maistrua zein zan?
-Bai, auzoko eskolan "Hobe Jesus" ikesi artien, esate baterako.
-Maistrue zan, zela da?
-Zakarias, Zakariasekin.
-Bertako...
-Bertako sakristaue. Sakristaue zan maixue.
-Eta dotriñia-eta?
-Dotriñie abadiek. Bai, bai. [...] Harek errespeto gehixao euken.
-Bai?
-Honbree! Harek errespeto gehixao euken. Bai hoixe. Harek kaxkatekuek ederrak emuten zittuen.
-Bai?
-Ez, emun barik. Bueno! Neuri sekule..., kaskateko bat ez naz akordetan hartu dotenik ez amagandik ez aittagandik eta ez bestegandik. Kaxkateko bat ez naz akordetan, baiña harek, plasta!, matraillan, baiñe ez bazeuen kontestetan ondo dotriñia... Uff, okerra zan, e, hementxe Koruetan hil zan.
-Eta dotriñia zela emuten zenduen, euskeraz ala erderaz?
-Ez. Euskeraz. Bai. Nik oraziñuek danak dakit erderaz, baiñe bestela dotriñaik ez. Dotriñaik ez. Dotriñie dana euskeraz eta. Dotriñie, gaiñera, ez pentsau holan zera, e! Dana buruz gaiñera ikesi be. Nik oindio eta oindio be behin errepasauko baneu, asko eta asko kontestauko neuke osue. Bai, bai, bai; oindio errepasu bat emungo banuskio... Nik dotriñia... Orduen buruz ikesi biher izeten zan dotriñia.
-Dotriñia ze izaten zan, egunero emoten zenduen, edo astian behin?
-Ez, astian behin baiño sarrixao ein biher izeten zan. Bai, bai. Abadiaz astien pare bat bider, baiña aurretik ikesitta eruen bihar zeuen, han leziñue ikesitte, e. Honenbeste hoja-edo, bi ero hiru hoja-edo, han buruz ikesitta, eta ez bazeuen buruz ikesten... Okerra zan ha abadie, okerra; ñooo!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia