Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gaztetako ibilerak: dantzaldiak

Gaztetako ibilerak: dantzaldiak Gaztetako ibilerak. Ez ziren sekula aspertzen. "Ilusiño bakarra zan, noiz jaieguna ailegako ete zan". Dantzarako eta kanturako zaletasuna.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaztetako ibilerak. Ez ziren sekula aspertzen. "Ilusiño bakarra zan, noiz jaieguna ailegako ete zan". Dantzarako eta kanturako zaletasuna.

Transkripzioa

-Oin baiño gehixao dibertiduten gintzen; asko be bai! Oingo gaztiek baiño... Guk ez genkixen esaten, "Oi! Aburridute nau!". Guk ez genkixen hori berbioi zer zan be aburridute egotia. Edo lana edo dantzie edo [gure dana]. Ilusiño bakarra zan noix jaiegune aillegauko ete zan. Klaro, jaiegunien bajetan gintzen domeketan kalera, eta benga dantzan batekin eta bestiekin eta bestiekin. Ene! Mutillok nun harrapauko. Eukitten gittuen [...], baiña mutillek sobra eukitten gittuen dantzan eitteko. Bai, bai, bai. Geuri be dantzan asko gustetan jakun, e. Asko gustetan jaten. Bai kantuen eta bai dantzie, eta horrek asko gustetan jaten, asko. Kantuen ba, neure modure, nik ez dot esaten ondo kantetan neuela, baiña gustau asko, gustau asko. Baneuken aiztie oso ondo kantetan euena, oso ondo kantetan euena. Honen tio batekin ezkondute nire aizta bat. Bai, berak be oso ondo kantetan euen gizonak, eta nire aiztiek be bai, bixek. Eta nik ba gustau asko eitten jaten. Ez dot esaten haren moruen kantetan neuela, ez. Harek konbentuen ikesitta, fraille egondakue zan eta, klaro. Hari be neskak gustetan jakon, eta gero frailletzai itxi ein utsen. Baiña balixo euen, e, asko balixo euen gizona zan, asko balixo euena. Nahiz erderaz eta nahiz euskeraz-eta, danera.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia