Aramaio (Araba)

Apaizek lotzen zuten jendea

Apaizek lotzen zuten jendea <p>Ez daki orduko apaizak zeruan ala infernuan egongo diren. Apaizek lotzen zuten jendea. Ezin zen dantzan egin, nobioari ere besotik ezin heldu. Mezak akabera bakoak ziren. Gurasoek konpontzen zituzten ezkontza asko. Neska-mutilak "kobardiauta" zeuden hainbeste bekatuz eta infernuz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-101-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez daki orduko apaizak zeruan ala infernuan egongo diren. Apaizek lotzen zuten jendea. Ezin zen dantzan egin, nobioari ere besotik ezin heldu. Mezak akabera bakoak ziren. Gurasoek konpontzen zituzten ezkontza asko. Neska-mutilak "kobardiauta" zeuden hainbeste bekatuz eta infernuz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze... ze... nik betik auki dot kuriosidadie lehen andrak eta eukitten ebenien umie ba...
- Noa urten andrak?
- Ba, hori ez. Ze pasetan zan lehen, ba, abariek eta hainbeste...
- Abariek, abariek... lotzen zidduen "hasta no poder más". Abariek ez dakit nik zerue aukiko dauen ala infernua aukiko dauen eurak... Lotu jentie... bueno. Plazan hantxe... plazan be ezin dantzan ezin ein ta gero eleixan... Zelako, zelako zerak e! Nobixuak be besotik obatuta ezin juan. Haxe be pekatu ta dana pekatu!
- Ze itten... sermoiek eta gogorrak izeten zien?
- Bueno! Sermoiek eta ordubetekuek. Elixa juaten zitzen mezeta ta noz urtengo zan ideak pez. Oin abadiai esate batea "hik prixa jaukat e... esan aguro mezie". Zerak, Anttonio Arrittakok harek esan otson "hi, gaur prixia jaukou e!"...
- Hika gaiñera.
- De hi gaiñera. Ordun, beroi ta biheko gaiñera! "Bai, jaune" ta...
- Eta entzun eta entzun ezta?
- Bai. Ta ene abari ene... "una cosa". Terriblie zan e, terriblie. Gero, ezkontzak be aitta-amak itten zittuen asko. Zerak... iuel maixorazkue han ta hurrengo beste maixorazko bateaz ipini... Holakuk asko, asko.
- Maiorazkua esaten dozu?
- Maiorazkua da pues "uno que tiene...".
- Bai, bai, bai.
- Etxie ta...
- Si, etxie ta...
- Eta aittek... aittek itten eben tratue? Aittek aittakin?
- Bai, klaro. Zerak "matrimonio de aquí con matrimonio de otro esto...". Gero, klaro, danak kobardiaute... neska-mutilek be kobardiaute hainbeste-hainbesteko infuernuaz ta, hainbesteko pekatuaz ta hainbesteko eleixaz ta hainbeste zeraz. Ta gero, pentsaizu zer dauen!

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia