Errekan jolasean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-146-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2003(e)ko abenduaren 15a
- Iraupena: 0:00:48
- Erref: BER-146/035
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Ta, orduan, errekan-eta baiñatzen ziñazien?
- Bai, gutxi, baiña baiñatzen giñan. Mutillak gehixao. E? Zuek bai baiñatzen ziñaten asko, ezta?
- Bai, gu bai.
- Geu be ibiltzen giñan peskan ta…
- Lehenengo hor, kanalian, eta gero hor be […] ikasi igarixan. Hor sartu ta…
- Ta gero Agorrosiñera, ezta?
- Gero Agorrosiñera.
- Gu ez Agarrosiñera. Baiña han bai, ta hor be kanala zeuan, ta kanalian uretan.
- Hor [zeon] presatxo bat, presa txiki bat, ta gero hor kanal bat. Ta, ba…
- Eta baiñatzeko zer erabiltzen zenduen?
- Soiñeko luze bat. Kitto. Edo kuleruekin noizian behin…
- Ez zeuan traje de bañorik orduan!
- Keba!
- Traje de bañua ta gerora.
- Gero. Alkilau eitten zien!
- Dakin noiz erosi giñuzen?
- Zarautzen.
- Zarautzera juateko.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!