Donostia (Gipuzkoa)

Larratxo erreka nolakoa zen

Larratxo erreka nolakoa zen Larratxo erreka. Arraintxoak zeuden, karramarroren bat. Hankak uretan sartzen ibiltzen zen, jolasean. Neskei begiratzea bekatua zen, eta ura izan zen bere lehen maitalea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Larratxo erreka. Arraintxoak zeuden, karramarroren bat. Hankak uretan sartzen ibiltzen zen, jolasean. Neskei begiratzea bekatua zen, eta ura izan zen bere lehen maitalea.

Transkripzioa

- Larratxo erreka hori nolakua zan?
- Zan txikiya, biño bertan zeuden eskailluak eta karramarroren bat edo beste baita; eta gero zeuden harriyak eta gero harremana urarekiko ta hori. Ni gogoratzen naiz ba nola kendu galtzerdiya, bueno, kendu zapatillak edo zapatak, kendu galtzerdiyak eta ur hotza zan larratxoko zea hoi. Eta nola sartzen nuen behatz lodiya eta gero atzera, berriro aurrera, berriro atzera, eta nabaritzen det ba halako jolasa. Halako jolasa urarekin. Bakizu gaiñera gure garaian neskei begiratzia pekatu mortala zala eta orduan ba begiratu ere ezin. Eta nik uste det, sinistuta nago, ba urak jokatu zuela neskaren paper hori. Uraren emetasunak, uraren gardentasunak eta nere idealizaziyoak eta horrela.
- Zure lehenengo maitalea orduan?
- Bai, ura, ura. oaindik e illobetako, nere illobetako batek oparitu zidan halako aulki eroso bat, komodoa, eta horrekin juten naiz askotan errekadun bazterretara eta hantxe exeri eta urari begira pasa ditzaket orduak. Hantxe e? Burua hustu edo utzi eta hantxe dago miraria, ura.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia