Arratzu (Bizkaia)

Gaztetako parrandak

Gaztetako parrandak <p>Gaztetan, astelehenak domekan baino gustukoagoak zituen Gernikara joaten zirelako eta mutilekin dantzan aritzen zirelako. Etxera heltzerakoan, amumaren errieta jasotzen zuten. San Pelaioetan auzokoek komisioa antolatzen zuten; behin, oskorri taldea ekarri zuten Udalak emandako diruarekin, baina ez zitzaien dirua heldu eta beraien jarri behar izan zuten beraien poltsikotik. Kontzertu hori zela-eta, abadea haserretu egin zitzaien. "Carrera de cintas" egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ART-005-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan, astelehenak domekan baino gustukoagoak zituen Gernikara joaten zirelako eta mutilekin dantzan aritzen zirelako. Etxera heltzerakoan, amumaren errieta jasotzen zuten. San Pelaioetan auzokoek komisioa antolatzen zuten; behin, oskorri taldea ekarri zuten Udalak emandako diruarekin, baina ez zitzaien dirua heldu eta beraien jarri behar izan zuten beraien poltsikotik. Kontzertu hori zela-eta, abadea haserretu egin zitzaien. "Carrera de cintas" egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero ba Irati ta honen edadie genkonien Gernikera joaten giñen astelehenetan, ta astelehenetan pasetan giñen Gerniken, oso ondo, oso oso ondo astelehenetan, domeketan baiño asko hobeto.
- Askoz hobeto.
- Askoz hobeto pasetan giñen, ze eitten gendun beraniantiekin ta dantzan. Praka zurixekin ta etorten zien Artiatik eta Busturittik-eta etorten zien holan. Ta gero harekin jantzan eittiarren pieza bat, ba gero miñe kanpoan dogule joaten giñen Belendizerarte, ariñeketan, bide guztixe ta gero etxera aillegetan giñenien amumak ba, “dale que te pego” emoten oskun, ze lelengo aittittek bero-bero eitten eban amuma: “horrek ez deke lotsarik, horrek, horrek umiek ez dogu jakin eduketan ta oin holakoak urten dabe”. Ta gero bera joaten zan ogera ta amuma geratzen zan geuri itxeraitten ta gero amumak emoten oskun “leña”
- Tarie.
- Klaro, tarie emoten oskun. Ria Gabonak eb Maria Angeleseri eta guri be bai. Ta gero San Pelaixoetan ta holan ba ondo pasete giñen, eitte gendun komisiñoa, bueno, gazte guztixek egoten giñen. Ta orduen ekarri gendun urte baten Oskorri, urten barri egoan, baia emon oskuzen /emoskuzen/ aiutamientuek nik ez daitt zemat hamar mille pezeta-edo, orduen pezetak izen zien ta, ez daitt zemat emon oskuezan /emoskuzen/, baia zor ein gendun beste harenbeste. Ta klaro, gazte guztixek ipiñi biher izen gendun falta zana aiutamientuek /emobanetik/ emon ebanetik aparte ba harek pagetako. Ba bai, baia ekarri ein gendun Oskorri ta abadie hasarratu jakun ze ez dakit zelako abestixe eukin eben ta esaten eban “astoak eleizan kantetea”, edo holako zeozer esaten eban abestixek da gero abadie hasarratu ein jakun ha ekartiarren, baiña bueno, guk ekar gendun. Gero eitten gendun “carrera de cintas”. “Carrera de cintas” bordeu eitten doskuezan ta bueno, bien arte edo hiruen arte erregalete gendun bat, ta gero etorten zien mutillek ba kanpotik, Artiatik, Kortezubittik, Forutik bizikletan ta holan ziritxu bet emoten dotseguen, “dzzzi” sartzeko han arotxuen da /ataateben/ ataraten eben ta oniño izeko Ramonik eta nik erregaleniko bat Muxikeko baserri baten dau zinttie gordeta.

Egilea(k): Ane Estankona (Urritxe institutua) , Irati Lezama (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia