Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ezkontza Arraten eta eztei-bidaia Donostiara

Ezkontza Arraten eta eztei-bidaia Donostiara Arraten ezkondu ziren, bi lagun lekuko zirela, senitartekorik barik. Lutoz jantzita ezkondu behar izan zuten, eta Donostiara joan ziren eztei-bidaian: egun batean joan, eta hurrengoan bueltatu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-027-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Arraten ezkondu ziren, bi lagun lekuko zirela, senitartekorik barik. Lutoz jantzita ezkondu behar izan zuten, eta Donostiara joan ziren eztei-bidaian: egun batean joan, eta hurrengoan bueltatu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehenao [ez gauen egin] bodaik be, gu lau, nire jostunlagune ta beran gizonan basarriko lagun bat fan gitzen Arraera, hantxen ezkondu ta hor esan doten dendan jantzi geuen zera; orduen lutua jantzi bihar izeten zan, eta tio bat hilde gauken eta galtza baltzak jantzi eta Donostiera fan gitzen laurok, hantxen bazkaldu, eta lehenao arkalekin ezin zan lorik be ein aurretik. Je-je.
-Hori zan "el viaje de novios".
-"Viaje de Novios", Eta egun baten fan eta bestitn etorri, San Antonioi eitten jakona ein gutsen. Eta gero nire zeorrek (barreak) madriniorrek bazkarixe preparau zeuen hurrengo egunien eta aitta-amai esan jakuen, geuriei be bai eta bestienei be bai, eta etxien bazkai bat emon gauen eta hurrengo egunien gizona biharrera ta, ba ya está. Ez euen zerik. Viaje de novios haxe. Igeldora orduentxe fan gitzen, eta gaba Donostien pasau ta etxera bazkaltzera. Ta ya está. Akabo gure zerak.
-Orduan nobedadia izengo zan Donostiara joatia, ezta?
-Bueno! Nobedadia ez dakit. Eurai ezkutatziarren fan gitzen gu. Arraten ezkondu ta hantxe armozua ein eta hamarderdietako Pulmana hartu ta ya!, hurrengo egunien, e, klaro, lorik ez... (barreak).

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia