Bardoze (Lapurdi)

Auzoen arteko elkartasuna egunerokoan

Auzoen arteko elkartasuna egunerokoan <p>Gurasoekin eta aitatxi eta amatxirekin bizi izan zen. Auzoen artean lanak beti elkarrekin egiten zituzten. Arto-zuritzen hogeita hamar-berrogei jende biltzen ziren. Zerri hiltzeetarako, etxe batetik besterat pasatzen zuten negua. Zerriaren puskak auzoei banatzen zitzaizkien. Apaizari ere eramaten zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BDZ-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurasoekin eta aitatxi eta amatxirekin bizi izan zen. Auzoen artean lanak beti elkarrekin egiten zituzten. Arto-zuritzen hogeita hamar-berrogei jende biltzen ziren. Zerri hiltzeetarako, etxe batetik besterat pasatzen zuten negua. Zerriaren puskak auzoei banatzen zitzaizkien. Apaizari ere eramaten zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxe honetan, gaztea zinelarik, zenbat zineten?
- Ba, e... ez zen iten nunbre. Ba halee baginden biga, lau, aitatxi eta amatxi ezagutu ditut /ezaututut/ [...] ez da /ezta/ oono mutil bat hartzen gaiñien.
- Eta aitatxi eta amatxi hemengoak ziren ere bai?
- Hemengoak ere. Sortiak eta oro Bardotzen.
- Eta auzoekin eta orain baino gehiago elkar laguntzen zen?
- Ba! Bo etzian ere, ez dugu /eztuu/ konparatzen ahal. Etziten lan bat iten elgarrekin izan gabe! Eta, be... zera nion... hooi hoietan, maxinekin joiten ginen, ez zen oai bezala, lana gaiñen ez... biltzen zien denak elgarrekin, artoa, arto xuitzen, "dépouiller les maïs", Hogoita hamar, berrogoi jende, auzoak oro, biltzen zien hemen, bihaamunien bese auzuen. Zerri hiltziak: neguia pasatzen gindien, hiltzen gintien zerriak, neguia oro pasatzen gindien auzoetetaik besetaat ...
- Eta zenbat, etxe bakoitzean, zerria hiltzen zen batto? Bat?
- Ba. be ta bi eta hiru zunbat aldiz. Bat ederra, geo bestea ttipixooñoa, geo zunbait jende zen. Bazen haur ere anhitz oai baiño gehio... Hogoi familietetan zonbat badie? Hiru balin badira... Puh! Familia handia da! Ordian bazien bortz, sei, zortzi, hamar, hor sei behar zen hil e!
- Eta zer egiten zen gero zerriekin? Zer puska, zer puska egiten ziren?
- Etxeko [...] züten beti bizpahiru, gizentzeko, seko hiltzeko.
- Eta zer? Odolkiak, xingarrak...?
- Xingarrak, odolgia. Odolgia bazen usaia, nik, guk hiltzen gindien zerria. Juanen gindien, juanen ginden, ekartea auzoetaat, "tout... autour", inguru... ingurien. Borzpasei, sei zazpi, ez zen "congélateur"ik oai bezala, ordin ez zen kontserbatzen... Partitzen gintzien auzoetan, eta auzoek gero berriz ekarten zuten bere "tour"ien... Bo!
- Eta, batzuk apezei eta eramaten zioten, zuek ere bai? Apezei eramaten zen, puska zerbait?
- Bai, "le... le"... fileta! Erten zuten geo... erten "odolgiak"... "tripotak".

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia