Eibar (Gipuzkoa)

Auzoko neska eta mutilen arteko jolasak

Auzoko neska eta mutilen arteko jolasak <p>Ume asko auzoan. Jolasak: pilotan, harrapatzen, ezkutatzen..."oin bai&ntilde;o be traste gitxiagokin..." Kaniketan, aponak (tortolosak). Mutilak eta neskak denak batera: jolasean, eskolan... "Horrek ziran gure ibilixak!"</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-205-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ume asko auzoan. Jolasak: pilotan, harrapatzen, ezkutatzen..."oin baiño be traste gitxiagokin..." Kaniketan, aponak (tortolosak). Mutilak eta neskak denak batera: jolasean, eskolan... "Horrek ziran gure ibilixak!"

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Hainbeste ume izanda, jolasian eingo zenduen, ezta?
- Baaai! Ene! Jolasian…! Pelotan ta harrapatzen ta ezkutatzen ta… Oin baiño traste gitxiagokiñ. Zera, kaniketan ta… kaniketan be bai ta gero aponiak esaten jakon, bildotsan… eztakit, zuk ez dozu jakingo… Badakizu zer dan aponiak?
- Bai, tortolosak?
- Tortolosak. Harekin, aponeketan ta…
- Zelan eitten zan aponetan?
- Ba, bota holan ta zeiñek… zeretara, ezta? Lau zer dakaz harek ta haretxetara. Ba…
- Izena zeken? Alde bakotxak izen bat? Edo…
- Baietz uste dot baiña oiñ ezin neiketzu esan […] ta igual da, baiña badakit aponeketan eitten genduana […] Kaniketara potxolotxua ein ta hara zeiñek kanikak sartu ta…
- Ta neskak eta mutillak batera? Ez zeguan…
- Batera! Batera! Ke ba! Danok batera orduan!
- Ez zeguan mutillen jolasak eta nesken jolasak eta holakorik?
- Ke ba! Oin, mutillak, ba, jeneralmente, pelotan gehixago eitten ebela guk baiño… baiña… Ez, ez… Ez, ez… danak igual orduan! Bueno! Eskolan be igual ta… danian!
- Pelotan be eitten zenduen orduan?
- Zeoze bai, zeoze ibiltzen giñan…
- Ta, ondo?
- Ba, ondo ez baiña… denporia emon! Halaxen, gure zerak horretxek zian, gure ibilixak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia