Aulesti (Bizkaia)

Beste umeekiko ezberdintasunak

Beste umeekiko ezberdintasunak <p>Beste umeekiko igartzen zuten ezberdintasuna errepublikazaleak zirelako; besteek etxean arrosarioa errezatzen zuten, elizara joaten ziren... Hala ere, dotrina ikasi zuten, baina gutxi; lehenengo jaunartzea ere egin zuten. Gauetan amamarekin batera egiten zuen lo eta arrosarioa errezarazten zion ezkutuan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AUL-010-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beste umeekiko igartzen zuten ezberdintasuna errepublikazaleak zirelako; besteek etxean arrosarioa errezatzen zuten, elizara joaten ziren... Hala ere, dotrina ikasi zuten, baina gutxi; lehenengo jaunartzea ere egin zuten. Gauetan amamarekin batera egiten zuen lo eta arrosarioa errezarazten zion ezkutuan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno bai apurtxu bet bai, ez naz akordetan holan direktamente ez dakit zer, baiña beti izeten giñen despreziautxuek izeten giñen, harek e lehen esan dotsutena, harek erresaridxuek errezatzen zittuen aittak-eta, harek baiño, harekin seme-alabak beti zin guaz apur bat kategoridxakuauek-edo, ze esango dotsut ba? ba gu...
- Baiña zuek dotriñera-eta joan ziñien?
- Asko iñora bez. Bueno, ikesi genduzen bai, oin ahaztu be ein jatez, Aitte Gurie edo holakoxen bat deken gogun oin, danak ahaztute deketaz. Ta ba, bai. Bai primera komuniñoi be ein gendun, oingo modun barik, baridxeku baten akordetan naz abarketatxu batzuk ta ba honakoxe erropatxuren bat-edo.
- Semea: Amumak erunde aittittek jakin barik-edo.
- Ez. Horren beste be ez juan /etxuan/ izengo, horren beste bez, baiña antzin. Bai, bai, txarto bez. Baia beste amuma bat geunken, amuma bi neukezan nik, ta gabin hiru lagunek eitten gendun ohien lo: neure lehengusiña batek, ta harexek amumak eta ba hirurok. Ta hamabost misteridxoko erresaridxue errezau eraitten oskun /eraitteskun/, bueno, beragaz batera. Ta guk ba lo be eingo gendun, ta Jesus! porta genduzen ta nik ez dakitz zelan kontestetan gontsen, hamabost misteridxokue e! Pentsau, ohien hiru lagun, hiru lagun, ta ba hori zemat urte euko genduzen ba guk? Ordun ba ni lehengusiñe baiño zaharraue nitzen, igul hamabi urte-edo, ez hamabi ez, hamahiru urtegaz ,ez gitxia, zazpi-edo, igul zortzi-edo.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia