Mañaria (Bizkaia)

Kolore politiko guztietako jendea Mañarian

Kolore politiko guztietako jendea Mañarian <p>Denetarik zegoen Mallabian: falangista, karlista, nazionalista eta errepublikanoak. Azken hauetatik hiru oso ezagunak ziren. Lehen bezala, gaur ere jende txarra badagoela dio Lourdesek, baina lehen partidu politikorik ez zegoela dio Danielak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Denetarik zegoen Mallabian: falangista, karlista, nazionalista eta errepublikanoak. Azken hauetatik hiru oso ezagunak ziren. Lehen bezala, gaur ere jende txarra badagoela dio Lourdesek, baina lehen partidu politikorik ez zegoela dio Danielak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta herridxen falangistak egon zien?
- Lourdes: Baten bat beti. Danetik: karlistak, falangistak, nazionalistak… republikanuek hiru. Gure
amak eta aittek esaten abien: "Hiru: maidxue, Paulo Bizkaiño ta Atutxa". Hiru. Nortzuk esaten
abien harek.
- Daniela: Ta oin be botuk botaten dinien beti urtetan dau […].
- Lourdes: Oin be beti baton batek urtetan dau. Beti.
- Bai?
- Lourdes: Ez! Edo txarto eittiaittik edo bota barik geldittu ez eittiaittik edo zuri itzi ez eittiaittik, ze zuridxe izten bozu be, hak be balidxo dau bestientzako be ta. Ez, burue kantsaute ibili biher da /bida/. Ta hurrengun be haidxe. Ta beti halantxik.
- Beti egoten da?
- Lourdes: Batzui asko…
- Anastasio: Honek ez die akabauko. Oin gero ta gehidxau daz, berriz!
- Lourdes: Batzui asko ardure ixeten dotsie. Ta lehenau be botuek batzeko pagaute-ta juten zien. Ta zelan ez abien eukitten askok ha dirue be, pozik jueteko, gero kobretako harexek errielak edo pezetak edo ogerlekuk emoten otsienak. Danerako jentie, mundue mundu. Ta orduen eongo zien txarrak ta txarto eittekuek asko. Baia oin gehidxao, ni neuretzako. Diximuluaz pentseu bai.
- Anastasio: Gehidxau gauz-ta, jente gehidxau.
- Lourdes: Baia igerri barik ez.
- Anastasio: Ta Mañaridxen gehidxau bapez, e!
- Lourdes: Mañaridxen Mañarikuk asko Durangora ta haraxe juende[dauz].
- Ta han sasoien, aiuntamentuen egon zienak, frankistak izen zien edo ez?
- Lourdes: Danetik han be.
- Anastasio: Han orduen, ba, monarkiko edo karlista.
- Daniela: Baia fitxaute ez.
- Lourdes: Ez, horrenbestien ez, keba.
- Anastasio: Botue, botue, ta ba. .. Oin, oin, oin, oin… Jesus! Jesus!.
- Daniela: Ta oin hor dauena fitxeute dau. Edo PNVkue, edo Partido popular… ta dana. Harek euren partidukuk die. Baia lehena holakoik ez euen. Ta...
- Anastasio: Oin ete dau hamen popularrik?
- Daniela: Ba popularrak be beti eoten die.
- Lourdes: Egongo ez die, ba?
- Daniela: Botuek ointsu be…
- Anastasio: Bai, bai, botuek bai, baia aiuntamentuen inor ez da eongo.
- Daniela: Aiuntamentun PNVkuk bakarrik dauz oin.
- Lourdes: Oin PNV, aspaldidxen PNVkuk bakarrik.
- Anastasio: PNV bakarrik? Ta Ezker Batua?
- Daniela: Holakoik ez dau.
- Lourdes: Ezker Batua… hamen sekulo eongo zan ala Ezker Batua?
- Anastasio: Lehen ez, lehenau ez. Ez euen.
- Lourdes: Etorri be eitten zan beti geure ezaunen seme bat be botuekaz be. Neure akorduen be. Ez [dakiat /etxakiat/ hil ez zan, barriz], bera. Gaztie. Durangotik honaxe. Ardure otsenak bakotxak
berie eitten eban nahiñora danak baia beste batzuk ba. ..
- Anastasio: Bai, lehen, sasoi baten, Durango ta Mañari ta honek danok karlistak nausi zien. Nausi. Durangon be bai. Baia gero, ba...

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia