Mañaria (Bizkaia)

'Cara al Sol'ak eta Espainiako bandera

'Cara al Sol'ak eta Espainiako bandera <p>Eskolatik elizara formatuta joaten ziren. <em>Cara al Sol</em>ak eta "&iexcl;Viva Espa&ntilde;a!"k gogoratzen ditu Danielak. Espainiako bandera ikusi orduko, agurtu egin behar izaten zuten. Eskolara joaten zirenean, bandera atera eta irteten zutenean gorde egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolatik elizara formatuta joaten ziren. Cara al Solak eta "¡Viva España!"k gogoratzen ditu Danielak. Espainiako bandera ikusi orduko, agurtu egin behar izaten zuten. Eskolara joaten zirenean, bandera atera eta irteten zutenean gorde egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta euskeraz berba eittiarren problemarik eukitten zenduen?
- Anastasio: Orduen?
- Daniela: In be ez eskolan. “Cara al Sol” kantau ta, “Viva España” esan [...].
- Lourdes: Eskuk gora ta, formaute.
- Anastasio: A! Gero, gero, Francon denporan.
- Daniela: Ba, geure denporakue.
- Anastasio: Bai, bai, bai.
- Lourdes: Elidxara orduko juen, ta formaute parau ta mezara danok batera. Ta hor ez [jakiat] /etxaiat/ nun zan be, ba, orduen egunien bandera ta guzti ta mutil bat gorantza. Ta, klaro,
banderie ikusi ezkero saludau ein biher zan /bizan/, ta harek saludau ez. Ta hari be zelako
errosaridxue!
- Anastasio: A, Españako banderie.
- Daniela: Bai, zer eongo zan ba? Oin be harexek [...] ta orduen pentsaizu!
- Anastasio: Orduen… Klaro, klaro. Errepublikie be euki giñun, Errepublikie be eon zan.
- Lourdes: Ez, baia gure akorduen ez. Errepublikaik ez ezebez. Gure akorduen Franco ta Jose Antonio Primo de Rivera, ta horretxek. Besteik, nor?
- Ta hemen herriko etxien-ta be, egoten zan banderie ala?
- Lourdes: Bai, kendu barik. Mastille kendu […] harrezkero.
- Daniela: Klaro, eskolara juten giñenin, atara.
- Lourdes: Eskolara juten giñenin…
- Daniela: Ta […] giñenin, barrure. Eskolakue hori, e!
- Lourdes: Bai, baia eskolakue hori. Baia hor aparte aiuntamentukue beti kendu barik. Ta jaidxe izeten zanin, hiru.
- Anastasio: Oin be hor dau. Oin be bai.
- Daniela: Ez, oin ikurriñie dau.
- Lourdes: Oin ikurriñie.
- Anastasio: A, bueno, baia ha be banderie.
- Daniela: Bai baia…
- Lourdes: Baia ha ez orduko morokue ez, e! Orduen hiru mastil, jaidxe ixeten zanin, hiru diferente.
Baia Españakue kendu barik beti erdidxen, haundidxe.
- Ta zeintzuk izeten zien bestiek, ba?
- Lourdes: Ba, ez dakit nik.
- Daniela: Ni neuk ideaik be ez.
- Lourdes: Falangekue ta bestie zer ixengo zunan?
- Daniela: Ez jakiñat /etxakiñat/.
- Anastasio: Eoten zan Falangekue ta ipinitte?
- Lourdes: Zelan! Jaidxe edo zer handidxe ixeten zanien, bai.
- Daniela: Eske egongo ez zan ba banderie... Itturridxek ipintteko be dirue Falangiek edo nok emoten aban, ba?
- Lourdes: Bai, ta oin danak apurtu.
- Daniela: Oin [barrixek gure dabiez].
- Lourdes: Danak apurtu; batien ure agarrotau, bestien txorrue, bestien zera…
- Daniela: Baztarra guztiek apurtu.
- Lourdes: … danak apurtu.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia