Ataun (Gipuzkoa)

CAFeko laborategian, gustura lanean

CAFeko laborategian, gustura lanean <p>15-16 urte zituela, etxera itzuli zen, eta baserriko lanetan aritu zen. Horrez gain, mekanikari lotutako kontuak asko gustatzen zitzaizkion, eta mekanikari buruzko Amerikako aldizkari batzuk oso gustura irakurtzen zituen. 22 urterekin, CAFen sartu zen lanean, laborategian. 43 urtez aritu zen han lanean. Gustuko lana zuen, eta gustura aritu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-026-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

15-16 urte zituela, etxera itzuli zen, eta baserriko lanetan aritu zen. Horrez gain, mekanikari lotutako kontuak asko gustatzen zitzaizkion, eta mekanikari buruzko Amerikako aldizkari batzuk oso gustura irakurtzen zituen. 22 urterekin, CAFen sartu zen lanean, laborategian. 43 urtez aritu zen han lanean. Gustuko lana zuen, eta gustura aritu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno, handi etorri hamabost-hamasei urtekin edo eta gero ibilli nintzen pixka bat hemen, baserrin lana eiñez, kontabilidadea ikasi ta holako gorabeherak. Baita ere ba neri mekanika asuntoa ta hola asko gustatzen zitzaten eta hor garai hartan bazien hor amerikano errebista batzuk-eta ta hoiek asko gustatzen zitzaten. Eta gero lortu non CAFen sartzea, ez dakit hogeita bi urtekin edo hola. Sartu nintzen zea laborategin, eta han jarri nittuen ensaio mekanikok edo esaten dan sekzion, materialan erresistentzik ta gorabehera hoiek neurtzeko asunton. Hango buru izatea iritsi nitzen eta eon nitzen han, lantoki hortan bertan, berrogeita hiru urten-edo. E, bueno, ez dakit; neri gustatzen zitzaten langintza zan eta gustoa ibilli nintzen, nahiz ta askotan ba zenbait truko edo histori ein behar izan, ez? Materialak justo antxen baldin bazebiltzen resistentzin edo zenbait gauzatan ba hoiek ba nolabait pasatzeko bidek egiñarazitzen zizuen eta abar eta holako gorabehera batzuk bazien. Baiño beste gaiñontzen ba gustora.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia