Eibar (Gipuzkoa)

Alfa-ren brodatzen irakasteko eskolak Espainia osoan

Alfa-ren brodatzen irakasteko eskolak Espainia osoan <p>Alfaren brodatzen ikasteko eskolak Espainia osora zabaldu ziren, Alfak hiriburuetan zituen denda guztietara. Bera erakustaldiak egiten ere ibili izan zen, propaganda gisa, inguruko herri batzuetan. Espainiako hirietan brodatzaile onak zeuden. San Juanetan Eibarko dendan egiten zen erakusketan jartzen zituzten haiek egindako brodatuak.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alfaren brodatzen ikasteko eskolak Espainia osora zabaldu ziren, Alfak hiriburuetan zituen denda guztietara. Bera erakustaldiak egiten ere ibili izan zen, propaganda gisa, inguruko herri batzuetan. Espainiako hirietan brodatzaile onak zeuden. San Juanetan Eibarko dendan egiten zen erakusketan jartzen zituzten haiek egindako brodatuak.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta, gaiñera, komentatzen zenduan lehengunian hori, ez? Hasieran bai Eibarren eskolia, baiña gero inguruko herrixetan be ipini ziala, ez?
- Bai. Eta gero, kapitale guztietan, Espaiña guztietan zeuazen, e! Eske Alfak zekan…
- Eta hemen inguruan?
- Inguruan… Donostian, Bilbon. Kapitalian. Representantia zeken dendak, ta ixa guztietan zeuan taillar bordaua. Ixa guzti… nik uste dot guztietan egongo zala, Espaiñia guztian.
- Eta zu be kanpora juan izan zara, ez?
- Bueno, azkenengo urtietan, hori automatikiori urten zebanian, ba, propagandia eitten, ba, kursilluak. Egon nitzan Bergaran, Mondragon… Gero esposiziñuak igual, ta Vitorixan be egon nitzan esposiziño baten, ba, demostraziñuak eitten ta horrek gauzok.
- Gaiñera zu Eibarko zentraletik juaten ziñan ta…
- Bai, ba. Bai, ba. Donostian… Holaxen. Hamen inguruan. Ni kanpora ez nitzan urten. Inguruan bai.
- Eta komentau dozu Espaiñan be bazerela…
- Bai, ta onak! Onak gaiñera, e! Bordadora onak, on-onak! Bai.
- Oseake denda bat zeuan tokixan…
- Bai, ta zeuazen danian zeuazen dendak. Danian, kapitale guztietan. Danian. Ta nik usten dot danian eingo ziazela… Ni akordatzen naiz Sevillan, Madriden… ta bordadora —Barzelonan— on-onak.
- Eta ze… zeoze erakusten zetsuezen gero, eurak eindako…?
- Gero hamen San Juanetan egoten zan esposiziñua dendan, ta igual euren biharrak bialdu eitten zeben hamen esposiziñuan ikusteko. Ta zelan dendia egoten zan zabalik, ba, nahi zebanak ikusi… Labore ederrak izaten ziazen, ederrak.
- Hor, Castrillo-Ortuoste fonduan, badare, badakizu, kapotiak…
- Kapotiak eta mantillak eta…
- Hori, mantoiak eta halako…
- Bai. Horrek… hamen ni ez naiz akordatzen eittia ez mantoirik eta ez kapoterik.
- Kanpokuak, ezta?
- Kanpokuak, horrek danak kanpokuak. Baiña oso polittak, e! Ta biharra, bilddurgarrixa! Bilddurgarrixa! Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia