Eibar (Gipuzkoa)

Alfa-ren eskolan egiten ziren brodatuak

Alfa-ren eskolan egiten ziren brodatuak <p>Alfaren brodatzen ikasteko eskolan, Eibarren, mantelak eta oheko arropa brodatzen zituzten gehienbat. Klub Deportiborako banderatxoak ere egiten zituzten. Batzuetan sukurtsal batetik bestera bidaltzen zituzten brodatuak, erakusketan jartzeko. Baina inoiz ez ziren izaten saltzeko.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alfaren brodatzen ikasteko eskolan, Eibarren, mantelak eta oheko arropa brodatzen zituzten gehienbat. Klub Deportiborako banderatxoak ere egiten zituzten. Batzuetan sukurtsal batetik bestera bidaltzen zituzten brodatuak, erakusketan jartzeko. Baina inoiz ez ziren izaten saltzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta zeuek ze eitten zenduen?
- Guk gehixena mantelak, oheko izarak eta… mantelak. Gehixenak mantelak eta horretxek gauzok. Eitten genduen igual Klub Deportiborako-ta banderiñak. Orduan bordauta izaten ziazen. Baiña horrek ziazen, ba, noixian behin. Baiña gure biharra normalian zan, ba, mantelak eta izarak eta horretxek gauzok guk gehixenak.
- Eta, holan, tapete edo…?
- Bai, tapetiak eta… bai, bai, tapetiak be bai, horrek be bai. Horrek gauzok guk hamen. Ta gero, ba, esto… alumneri, ba, erakutsi eitten gauzak. Erakutsi, ba, muestrarixua zer nahi zeben, ba, haretxek. Lagundu.
- Eta zein da gogoratzen dozun biharrik gatxena edo bordaurik tokau jatzuen espezialena edo? Badao holan batenbat…?
- Ba, bihar espeziala ez, lan gehixao edo gitxiao, bihar gehixao edo gitxiao. Bestela espeziala-espeziala ez.
- […] eta ez zenduen eukitzen, ez?
- Ez, ez.
- … Klub Deportibuak […]…
- Bai, horrek ziazen, baiña… ez, ez, ez, ez. Dana zan, e…
- Bai, zeuek eindakuak. Bueno…
- Gero guk ba igual ein mantel bat, biharra bilddurgarrixa igual, —buenoo!— ta bialdu, ba, beste sukursale batera esposiziñuan ikusteko. Ta eurok geuri. Ta holaxen.
- Osea, pixkat rotatzen juaten ziñazien.
- Bestela saltzeko-ta horrek ez, e! ez ziazen. Sekula. Ez. Zan beti e… etxeko, edo nahi dozuna esatia.
- Bai, bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia