Eibar (Gipuzkoa)

Inguruko herrietako neskak josten ikastera Alfa-ren eskolara

Inguruko herrietako neskak josten ikastera Alfa-ren eskolara <p>Inguruko herrietako neska gazteak joaten ziren Alfa-ko eskolara josten ikastera. Ezkontzako arreoa prestatzearren joaten ziren batez ere. Josteko makinak asko saltzen ziren orduan; etxe bakoitzean bat. Jostunak ere asko ziren.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruko herrietako neska gazteak joaten ziren Alfa-ko eskolara josten ikastera. Ezkontzako arreoa prestatzearren joaten ziren batez ere. Josteko makinak asko saltzen ziren orduan; etxe bakoitzean bat. Jostunak ere asko ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Ba, normalian gaztiak. Ezkondutakuak be bai, baiña normalian… Han denporan, badakizu, arreua-ta eitten zan.
- Bai, ez? Ohittura haundixa egoten zan.
- Buenoo! Izaten zan, ba… Ta, jeneralmente, ba, neska gaztiak, arreua eitteko ta.
- Hori, ez? Prpearauta egoteko ta…
- Bai, bai, gehixenak. Ezkonduak be bai etortzen ziazen, e! Baiña gehixenak gaztiak. Eta etortzen ziazen herri guzti… inguruko herri guztietatik.
- Eta ze herrittatik edo…?
- Ba, Bergaratik be asko, Debatik, Elgoibartik, Ermutik… en fin. Ondarruatik… Ni akordatzen… Asko, e! Zekan auje bat “terrible”. Bai.
- Eta orduan makiñak asko saltzen zian inguruan?
- Bai! Orduan bai. Fíjate! Oin makiñia zer dan bez gaztiak.
- Ta orduan bai?
- Bai, asko! Asko. Jostunak be asko ziazen orduan. Josteko be asko, ez bordatzeko bakarrik. Badakizu zenbat jostun zeuazen? Hainbeste denda oin erropekin ta… Lehen ez zeuazen! Oseake… Asko, asko saltzen zan. Asko.
- Ixa etxe bakoitzian egongo zan, ez?
- Bai, segurutik! Segurutik etxe guztietan! Segurutik!
- Ta orduan, lehenengotik hori, josten ikasi pixkat eta gero ya bakotxak…
- Bai. Asko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia