Eibar (Gipuzkoa)

Urkiko soinujolea; "Mago de Urki"

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-091-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

12-13 urterekin hasi zen soinua jotzen. Aitak trikitia jotzen zuen. Berak ere musika oso gustukoa zuen (pianoa, solfeoa, soinua, filarmonika) eta aitak soinua erosi zion. Baserrian bizi ziren; benta bat zuten. "Mago de Urki" gaitzizena zergatik ipini zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- “Gitarra zahartxo bat det nik nere laguna” kantatu zuen Iparragirrek. Hark kitarra erabili zuen munduan zehar ibiltzeko. Bestelako tresnak, instrumentuak, erabili dituzte hainbat euskaldunek, munduan zehar ibiltzeko, noski. Ahotsa erabili duenik eta erabiltzen duenik ere bada. Akordeoia lagun ona izan daiteke munduan zehar ibiltzeko: akordeoia eskuan eta ibili munduan. Zu hala ibili zara, ezta?
- Bai, jauna.
- Lagun ona al da akordeoia?
- Oiñ artian beti izan da pixkat laguntzekua, bai.
- Lagun ona, infernuko hauspoa?
- Holan esaten zeben lehen, infernukua zala.
- Baina zuk ez duzu infernuko...
- Ez dot ezagutzen oindiok.
- Migel Sagastume, eibartarra...
- Eibartarra.
- ... akordeoijolea, soinujolea.
- Bai, pixkat afizionadillua.
- Noizdanik akordeoia eskuetan?
- Noiztik?
- Noiz hasi zinen?
- Nik hamahiru bat urtekiñ, hamabi-hamahiru bat urtekiñ.
- Baserritarra izanda?
- Bai, basarrikua. Gure aittak joten zeban, nere aittak joten zeban binarixua eta gustau egitten jakon. Eta basarrixan badakizu zer pasatzen dan. Aittak orduan nahi izaten zittuan seme bakarra eta ofizio asko erakustia: bai filarmonikia, bestian bata, “ikasi bihar dok mekaniko”, “ikasi bihar dok karnizero...” Eta leku baten zer asko. Eta buru txikixan gauza asko ezin leike sartu. Eta onduen etorri jatana filarmonikia izan zan. Gero okasiñua euki neban, ba...
- Baina zer motatakoa zen? Hauspo txikia, hauspo handia... esan nahi dut...
- Aittak, trikitixa; aittak, trikitixa. Bai, trikitixa.
- Eta zurea ez. Zurea handia.
- Haundixa, bai. Nik egin nittuan... Lau urte egin nittuan, pianua... solfeua ikastera juaten nintzan. Amada Mugerza zeguan bat, [klasiak] emoten zittuana. Eta hara juaten nintzan. Eta pianuakin lagundu egitten zestan berak. Badakizu, solfeua emoten zanian en general pianuan lagundu egitten zetsuen zerak lekziñua hartzeko eta. Han zerian eta esan zestan: “Zegaittik ez dogu egitten batera pianua zerakin [solfeuakin]?”. Solfeuan bastante, pixkat, moldatzen neban eta esan zestan. Orduan, ez dakitt, durua-edo kobratzen zeben hillian. Eta harek be, irabaztiarren, durua solfeuagaittik eta beste duro bat...
- Bi duro..
- Bi duro. Zerian. Bueno. Eta aittak esan zestan: “Ba ikasi, pagauko deuat eta”. Eta hantxe ibilli nintzan. Eta gero lau urte pasau nittuanian, gure aittak nahi zeban soiñua. Urkin basarrixan zelan eukiko giñuan pianua… Eta soiñua. Bueno.
- Baina zu pianoarekin teklatura ohitu zinen.
- Klaro. Klaro, bai. Porke gero numeraziñuak eta, badakizu, beste bentaja bat eukitzen dau. Eta gero pianuak dakana bentaja bat da, ba, solfeuan... eta filarmonikia joteko akordiak ezagutzeko ze notatzukin, ze akorde egitten dozun eta dana. Bentaja haundixa daka. Haundixa. Ezkerrian ez, baiña musikia leitzeko eta bentaja haundixa. Bueno, ba, holaxen zera eta aittak ez desta ba erosi soiñua Larrinaga y Guerrini! Orduan: 3.600 pezeta balio zittuan. Orduan, e! Eta 3.600 pezeta pagau zittuan eta basarrittarrak, beste beheko basarrikuak, esan zetsan gure aittari: ““Baiña —Vitoriano jakon izena eta—, hi, Vitoriano, hori dok astokerixia egin duana!”, “Zer ba?”, “Semiari... behi batek balio jittuk 3.600 pezeta... eta filarmonikia! Eta ez dakik ze ikasiko daben”, “Ba ez jetsak ardura, hamen egongo dok, filarmonikiak ez jok bai jaten, eta hamen egongo dok. Nahi dabena egingo jok”. Gero filarmonikia erosi neban eta erakustaillerik ez Eibarren. Eta nundik nora ekingo eta Bergaran zeguala. Eta nik nahi neban kromatikua ikastia. Han zeguan filarmonikista bat, pelukerua zan eta kromatikua joten zeban. Eta haixe ikastia eta etorri nintzan hona, Bergarara. Zeguan hamen Miguel Gonzalez Bastida.
- Hombre! Fanatikoa! Gonzalez Bastida!
- Bera, bera, Miguel!
- Bai, musiko handia.
- Haundixa. Danak hónek. Danak. Eta Bergarara. Bueno. Etortzen gara. Orduan hamar errial kostatzen zan autobusa Eibartik hona. Eta etortzen giñan hiru, etortzen giñan eibartarrak hiru. Hamen... Eta esan zestan berorrek kromatikua ez zekixala. Eta ezin zebala emon, zelan ez zeban ezagutzen numeraziñorik eta zerik. Eta orduan zela ez zeguan metodorik be, oin badakazuz, oin bai, badakazuz.
- Bakarka ikasteko.
- Bai ba... Ez, bakarrik ez, beronek erakusteko! Metodua euki bazeban numeraziñuetarako eta, ez dakizu? Eskubixan, ba, bale. Eta ezkerra bazekixan: beste anai bat zekan honek, Jesus, hil zana, difuntua, Zumarragakua, joten zebana eta beronek be joten zeban pixkat pianotxua. Eta hona etorri giñan. Hamentxe, segidu neban hamentxe. Eta gero hamendik, ba, Kubarako bidiak urten zestan eta hara juan nintzan.
- Beraz, aitak bultzatuta ikasi zenuen.
- Bai. Gero neri be gustau egitten jatan. Neuri be bai. Bai ba. Gero basarrixan ze dibersiño: ganauak, bi ganau, bi behi. Gure basarrixa pobrietakua zan ha.
- Baina aitak ikusi behar zuen, zuri hainbeste gauza eta halako gauzak erakutsi ezkero, baserrian...
- Jai zeguana?
- Klaro!
- Ba gero hori resultauori euki zeban.
- Klaro, hori edukiko zuen.
- Baiña kitto! Handik alde egin neban Kubara eta kitto! Hortxe akabau zan basarriko zeregiña eta eskerrak horri, e? Batzuetan jangoikuak laguntzen dau, beste batzuetan sakatu be egingo detsu. Baiña orduan, behintzat, lagundu egin zeskun. Bestela terrenuak pobre-pobriak ziran, dana buztiña. Oin buztiñak prezio ona daka. Oiñ, e? Han dake Urkin basarrixa, buztiñ asko dakana: nahi dabenak juan eta erreumendako. Ez dabe esaten buztiña ona dala?
- Bai, bai, bai. Baina garai hartan ez zen batere ona. Eta, gainera, beste gauza bat: dena partikular.
- Bai, bai, bai.
- Hori pentsatu behar da ari garela duela berrogeita hamar urteko historiak kontatzen. Berrogeita hamar eta gehiago.
- Bai. Eta gero neri —parkatu—, neri ipiñi zesten izena `Mago de Urki´.
- Bai, hori banekien.
- Bazenkixan?
- Bai
- Eta badakizu nundik datorren hori?
-Ez.
- Bueno. Eibarren zeguan teatro bat. [...] Behiñ etorri zan zirko bat Eibarrera, ez dakit Circo Hervas edo ez zan. Eta ipiñi zeben konkursua, "para noveles" edo zerian. Eta esaten desta hango batek guk kantiñia genkan, taberna txiki bat, hónek basarrikuak... basarrixak ez zeban urtetzen eta...
- Bai, lagundu.
- Bai, hori da, bai. Aittak egitten zeban lana Ocamica-nian, Ocamica Hermanos fabrikan. Eta, bueno, handik sueldua eta amak handik bestetik. Eta nik ganaua mantendu eta zerian. Eta gero eskolara eta eskola partikularrian... Lehelengo ibilli nintzan fraillietan: Sagrado Corazon de Jesus. Baiña han bedratziretatik hamabixetara edo hamabi eta erdietara egitten zan. Eta gero ordu bixetatik seiretara. Eta hárek orduak kendu ezkero, ba, basarrixan ezin zeikian egiñ. Eta amandako karga haundixa eta ba... Batian, orduan eskola partikularrian ekiñ eta basarrixan egitten neban; eta filarmonikia bestetik; eta dana. Hor ibiltzen giñan. Bueno, ba, juan nintzan eta konkursuan ‘Comparsita’ jo neban. Bai, hamalau urtekin: ‘Comparsita’ jo neban. Emon zesten hamar duro: lehelengo premixua. Jolin! Pentsaizu zer zan haura! [...] Txapelduna. Eta handik eta, koño, orduan, ba, omenajiak egitten ziran: bata tuberkuloso petxutik zeguala eta “koño, honi zera egin bihar detsagu”. Eta ekartzen zittuen... hamen Villar, Muniain y Caballero zegozen, kantantiak, Donostian, onak. Villar zan dentista bat eta tenorra zan. Eta Caballero... Eta Muniain zan bajua. Eta Caballero zan baritonua. Eta hórrek "Coro Easo"n kantatzen zeben. Baiña hortara ba... solbentiak ziran eta etortzen ziran holako zerak eta...
- Bai, bai.
- Beste bat zeguan, tolosar bat zeguan, zera, Pello `Kerten´en estilora ibiltzen zana, hónek zerak egitten: Pello `Kerten´...
- Sketch-ak eta egiten.
- Hori da! Bai. Beo... Beorlegi. Beorlegi. Ona zan, e? Ona. Harek esaten zetsen eibartarreri —Eibarren asko zeguan Gisasola—: “Qué suerte tienen aquí, porque guisa sola”. Bai, bai, esaten zeban holako zerak eta. Ibiltzen zala, ba, zerian eta, ba, bueno. Deittu zestan... Etorri ziran Juanito Etxaniz eta Juanito `Txoko´ gurera behin, batendako omenajia egin bihar zala "Salón Teatro" hundidu zan, ba, Eibarren ...
- Bai, bai, bai.
- ... hantxe egitten ziran eta. Etorri ziran eta esan esten: “Hi, gazte, etorriko hintzake? Hauxe omenajiau dagok eta”, “Bai, nik zer joko dot ba?”. Eta: “Hi, hi ez hari estutu. Hi eta gero badatuaz beste kantante batzuk eta bittartian batzeko”. Orduan zegozen triuak eta kuartetuak eta asko: Tropicales eta Ea eta Ego, Trio Ego, Lazpita eta hónek zerok orduan... Eta asko zan holako konjuntua eta otxotiak be bai, herrixetan. Orduan, gaiñera, otxotien konkursuak be egitten ziran.
- Bai, asko egiten ziren.
- Bai, eta plaentxiatar onak zegozen, plaentxiatarrak eta zerian. Bueno: etorri ziran eta baietza emon netsen. Eta, bidian doiazela, programia egitteko, batak bestieri esan etsen: “Hi, baietz esan jeskuk. Eta, oin, zelan ez jakixagu izenik eta apellidorik honenik?”. Eta: “Ba ez jetsak ardura: `Mago de Urki´ ipiñiko jetsagu”. Eta hortxe geldittu zan. Se acabó. Hortxe seillua.
- Eta, harrezkero, gaur arte.
- Gaur arte. Bai. Ni, Eibarren, Migel Sagastume gitxik ezagutzen nabe. Bai. Baiña gehixenak `Mago de Urki´.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia