Miguel Sagastume Narbaiza Urkiko magoa
Eibar (Gipuzkoa) (1931-2021)
Biografia
Urkiko baserri bateko semea. Aitak trikitia jotzen zuen eta Miguel gazte-gazterik hasi zen soinua jotzen. Solfeo, piano eta filarmonika ikasketak ere egin zituen. Bergarara joan zen ikastera. "Mago de Urki" gaitzizenaz ere ezaguna, zenbait txapelketatan parte hartu zuen. Benetako aukera ezkontza batean etorri zitzaion. Cubara joateko eskaintza egin zioten eta birritan pentsatu gabe bertarako bidea hartu zuen, amarekin batera. "Tropicana"n jotzen jardun zuen, baina ama gaixotu eta 4 urte Cuban egin ondoren, Eibarrera itzuli ziren. Bolera amerikanoa martxan ipini zenean Eibarren, Miguel kontratatu zuten. Hortik aurrera, "Orquesta Urki"rekin, Jai Alai dantzalekuan, inguruko herrietan, eta beste hainbat lekutan jotzen hasi ziren.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AB-091 | 1998 | Egoibarra - Eibartarren Ahotan | Euskadi Irratia |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute