Eibar (Gipuzkoa)

Erromeriak Maltzagan eta Trabakuan; soinujoleak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Sagastume, Miguel

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-091-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erromeriak Maltzagan, Trabakuan... Orduko soinujole onenak.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Bai, istoriak. Hori galdetu nahi nizun. Ze hasieran ez dut alferrik esan infernuko hauspoa.
- Hauspua, bai. Orduan...
- Erromeri, boda... Hori danetara aillegatuko zen noizbait.
- Bai, bai, bai, bai. Eske orduan egitten ziran erromerixak Maltzagan, Usarsan, Eibarren... Bueno, danian egitten ziran erromerixak, baiña erromerixak, e? Bai, ba, ez zeguan orduan saloirik eta ezer be . Bandia zerian, plazan...
- Plazan, Untzaga plazan.
- Bai, Unzagako plazan bandia egoten zan bedratzirak arte. "Se acabó". Seiretatik edo egoten zan bandia eta bestietan erromerixia. Basarriko jentiak ez zekan ohitturarik...
- ... plazara jaisteko.
- Ez ba! Orduan abarkekin eta nora juango ziran erromerixara! Orduko gazterixia haixe. Eta han ibiltzen giñan. Gero bazegozen hamen erromerixak. Orduan kategorixak egoten ziran. Por ejenplo, zeguan... Ermutik Markiñara bittartian, zelan da? Trabakua! Trabakuara eruaten zittuen erromerixak. Bertako semia zan soiñujolia eta berak egitten zeban eta berak eruaten zittuan noixian behin... Orduan `Angiozarko Itsua´ zan el...
- Número uno.
- Bai, ha zan numero ona! E? Ointxe be, ojo, e! Ointxe be. Harekin. Oiñ ez, ya edadetu zan. Baiña harek joten zeban taillara aillegatzeko kapela kendu bihar zan. Ha eta Yaben eta hónek izan dira, e... zerak. Hórrek eruaten zittuen. Eta ni be bai, noixian behin. `Basarri´ eta `Uztapide´ bersuetara. Eta orduan durua kobratzen zeben entradia, hamabost pezeta kobratzen zeben. Jentia egoten zan! Ez bakarrik dantzara zoiazenak. Orduan Ermutik, Markiñatik, Eibartik juaten zan. Eta goixago egitten ziran erromerixak. Ya bedratzi eta erdietan akabau egitten zan.
- Bai, bai, "abemariatako" kanpaiak.
- Hori da. Haura edo gerotxuago behintzat eta "se acabó". Eta gero bertan afaldu eta pixkat joten zenduan afalostian, bertarako eta ez dakizu zer egitten zan pixkat? Baiña beti erretirada ona. Ona.
- Aizu, Migel, nik entzuna dakat zenbait lekutan taldeka banatzen zirela. Esan nahi dut: halako erromerietan akordeonista batek, akordeoijole batek, talde bat eramaten zuen eta sarrera kobratzen omen zuen, beste batek beste talde bat eta...
- Orduan? Grupuak egoten ziran. Grupuak. Arraten eta. Jaixetan. Urkiolan eta. Bai. Jolin! Egoten ziran, bata tronboiakin eta zera... zaratia. Ez zeguan orduan mikrofonorik eta... "A pleno pulmón"! Filarmonikia entzun be ez. Esaten zan: “Figura el acordeonista”. Zein? "Pues El Ciego de Angiozar" edo pelukerua eta ziran hórrek erromerixetan jauntxuak. Orduan ziran Baskaran eta hamen... ez dakizu? Hamen Bergaran be bai: Lazkano eta, holan, tipikuak. Onak, e? Onak, soiñujoliak. Hórrek ziran baiña! Tronboia eta tronpetia ipiñitta eta filarmonikia ez zan entzutzen, baiña haura "como figura". Hombre! Haura eta pelukerua. “Ene... hau, hau hobia dok!”, eta haregana korrua. Eta batari gustatzen bajakon neskia, han laugarrengo juaten zan: han be pagau egin bihar bi pezeta eta amigo! Orduan zenbat bi pezetako zegozen ba? Kontuak egoten ziran, e!
- Bueno. Hemengoak egin zenituen. Fama ere hartu zenuen: `El Mago de Urki´...
- Bai, horixe. `El Mago de Urki´.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia