Ataun (Gipuzkoa)

CAFeko laborategiko lanak

CAFeko laborategiko lanak <p>CAFeko laborategian aritu zen lanean 43 urtez. Horretan aritzeko, hainbat gauza neurtzen zituzten. Teknologia aurreratu ahala, lana izugarri erraztu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

CAFeko laborategian aritu zen lanean 43 urtez. Horretan aritzeko, hainbat gauza neurtzen zituzten. Teknologia aurreratu ahala, lana izugarri erraztu zen.

Transkripzioa

-Hor izan beharko zan ofizioa ikasteko, ofizio hori o bueno zea hori ikasteko, laboratorioko lan hori ikasteko jakintza beharko zan, ez? Funtzionamendua, konposizioak-eta izango ziren.
-Bai, bai, bai. Bai, bai. Klaro, gu ez giñen sartu analisisetan, ez. Gurea zan mekaniko asuntoa batik bait, ez. Osea ke makinan bittartez ikusten zan erresistentzie, fragilidadea, elastizidadea ta gauza hoiek danak, ez. Hoiek neurtzen giñuzten guk batik bait. Beste sekzio baten berriz ba, eitten zuten ba, material horren analisiak, ez. Hori ere ba hasiera baten izugarrizko lana zan eta bai, preparazio haundia eskatzen zona, baiño hori ia geroa sortu zien kuantometro deitzen zaion makina batzuk eta zuk material baten muestra pixka bat pulittuta jartzen zendun han leku baten eta hor korradiazion bittartez ematen zizun ba hogeita piko elemento zea horrek zeuzkenak, ez. Ya gauza erreztu zan izugarri. Bai, bai.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia