Ataun (Gipuzkoa)

Seminarioko noten oinarria

Seminarioko noten oinarria <p>Saturrarango seminarioan ikasitakoa mesedegarri izan zitzaion Joxeri. Gogoan du orduko anekdota bat: komentario xalo batengatik, jarrerako notan 0 jarri zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-026-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Saturrarango seminarioan ikasitakoa mesedegarri izan zitzaion Joxeri. Gogoan du orduko anekdota bat: komentario xalo batengatik, jarrerako notan 0 jarri zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik beste gaiñerantzin (gainontzean) eskertzen det han ikasitakoa ta han eakutsitakoa ta hango giroa ta hango euskal giroa ta gauza hoik danak nik uste det mesedegarri izan zela, bai. Ni pixka bat handik alde in non, euki non kaso bat, ateratzen giñen paseatzea ta handik Ondarru aldea-ta eta, bueno, han juten giñen alkarrekin hizketan ta abar eta beti aldamenetik juten zan profesoren bat edo bijilatzen edo zer esaten gendun edo, ta bat bazan oso mistikoa zana eta nik beste launei han pasatu zan, zera, kamioneta ttiki bat, guri esnea eamaten ziuna, eta beste lagunei esan [nien]: hi, bazetorrek, zea, letxeroa "etxando letxes”. Bueno, nik, inungo gaizki esan nonik eta ez zaten ordun irudittu baiño geo hillen bukaeran notak ematen ziun. Hiru nota izeten zan, Urbanidad, Conducta eta bestea Aseo, holako zerbait zan eta… taka! Aillegau zan nere izena eta… “fulano de tal, Joxe Bikuña Agirre: ocho, cero, ocho, ya sabrá por qué es eso”. Nik ez nekin ta gero jun nitzen tipo horregana kuartora ta historik-eta esan zidan zergatik zen. Hoi zen pekatue kristona, “ya viene el coche del lechero echando leches”. Nik oaindik ere ez det zeatzen hor ze disparate daon edo, baiño hala zan, hala zien urdun gauzak eta abar. Bueno.
-Eta zeroa konduktan zihoan edo?
-Bai, bai, hoi da.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia