Ispaster (Bizkaia)

Lekeitioko fraideetara joan ordez, osaba errementariarekin lanean

Lekeitioko fraideetara joan ordez, osaba errementariarekin lanean <p>Eskolatik irten zenean, maisuak Lekeitioko fraideetara ikasten joateko gonbitea luzatu zion, baina berak osaba errementariarekin lanean geratzea erabaki zuen. 1937ko ebakuaziora arte egon zen lanean osabarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ISP-010-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolatik irten zenean, maisuak Lekeitioko fraideetara ikasten joateko gonbitea luzatu zion, baina berak osaba errementariarekin lanean geratzea erabaki zuen. 1937ko ebakuaziora arte egon zen lanean osabarekin.

Transkripzioa

- Hamalau urtegaz eskolatik urten zendun?
- Hamalau urtegaz eskolatik urten neban. Ta maixuk nahi ixen eban, Lekitxon fraillik euezen ta klasik emoten ebezen ta nire lagunek, nire kintxuk, bi ala ez daitz hiru, hiru pentsetan dot jun zirile, ta ni be jutie. Ta nire amari esan eutson /esantson/, ia ez doten nahi juterik horra ta ezetz ez dotela nahi. Neure osabiek eukon, errementarixe, ta ganaduk erraduretako hori. Ta pentsau neban haraxe jun. Etxien ago bat kendu ta diru apurtxu bet irebazi eingo nebala ta hara jutie. Ta gero sarri pentsau dot: “Jun banitzen ni lehen Lekitxora igul ixengo nitzen” ez neuk esatiarren baiña. Bakixu nik kuentak ataraten ta problemak eta ataraten ta ezin atara ta: “A ver, Larrinaga al tablero. Exacto”.
- Semea: Eta horreaz, tiogaz, zenbat denpora ein zendun han errementari?
- Tiogaz, hamalau urtegaz jun ta hamazortziaz, hemeretzi kunpliduteko. Gerra ebakuaziñoie izen zanin “treinta y sietin”, etxetik urten.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia