Ataun (Gipuzkoa)

Seminarioko bizimodua

Seminarioko bizimodua <p>Goi-mailako ikasketak izateko, seminarioa aukera ona zen. Hango bizimodua nolakoa izaten zen azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-026-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Goi-mailako ikasketak izateko, seminarioa aukera ona zen. Hango bizimodua nolakoa izaten zen azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zea, ikasketetan jarraitzeko seminarioa jutea zan aukera bakarra, ez zeon beste…?
- Ez, ordun ein zazu kontu hoi nola zan. Gu hemen eon giñen Ataundik kurso berdiñen beratzi lagun. Nere anaie bat eon zan Tolosako sakramentinotan eta hemendik hola jendea ba izugarri izan zan, klaro, beste irtenbiderik ez zeon eta etxean gehienak bazuen bakarren bat apaize, praillea edo monja-edo eta ordun ba hoien insinuazioz-edo ba bide hoi jotzen zuten, geo nahiz gehienak bueltan etorri baiño… En fin. Bai.
- Ya, ya. Eta han errezua-ta egiten zenduen, errezau…
-Bai, bai, baiño normal, e. Goizen jeki ta lehendabizi egiten zana aseatu eta kapillan ba meza eta zerbait kantatue, eta gero ya gosaria, eta gero klaseak hasten zien, eta egunen zehar ba klaseak eta gero, zea, denbora libre-ta jolasteko. Bai, normal nik uste det alderdi hortatik.
-Eukitzen zenduen denbora librea ere?
-Bai, bai, bai, bai. Eta gero han Saturraranen ba behintzet negu garaitik kanpo ba plaia-ta asko aprobetxatzen gendun futbolean ibiltzeko ta bueno.
-Futbolean ibiltzen ziñeten.
-Bai, futbolean batik bait bai. Bai.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia