Juan Larrinaga Atxabal Txarri
Ispaster (Bizkaia) (1918-2015)
Biografia
1918. urtean jaio zen Ispasterko Elizaldeko Txaletean. Gurasoak ere herrikoak bertakoak zituen, Goierrikoak. Bederatzi neba-arrebatatik nagusiena izan zen. Sei urtetatik 14 urtera arte, Primo de Riveraren diktadura garaian, joan zen herriko eskolara. Bitartean, etxeko nagusiena zenez eta lagundu beharra zegoenez, hamar urte zituenereko aititagaz egur-ikatza egiten ikasi zuen. 14 urte zituela, osaba bategaz hasi zen errementari lanetan eta bost herritako perratzailea izan zen, gerrateko ebakuaziora arte. Gerra Zibilean, Mungia batailoiko Santxustegi konpainiako gudariekin joan zen frontera. Hilabete eta erdira jausi eta nazionalen esku geratu zen: Gasteizen, Urduñako kartzelan, Palencian, Guadalajaran... egon zen kartzelan zein langile-batailoietan. 30 urtegaz ezkondu zen Ean eta bertan osatu zuen familia. Hainbat lanbide izan ditu bere bizitza oparoan, nahiz eta batik bat basolanetan aritu izan: amumagaz erlezaintza ikasi zuen, Eako Beletxen matarife ibili zen... 94 urte bete berri izan arren, bizi-bizi eta gogotsu kontatu zizkigun bere bizipenak.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ISP-010 | 2012 | Eako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez | ||
ISP-011 | 2012 | Eako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez | ||
ISP-012 | 2012 | Eako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez | ||
ISP-013 | 2012 | Eako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute