Ispaster (Bizkaia)

Ez zituzten ferrak egiten, forma ematen zieten

Ez zituzten ferrak egiten, forma ematen zieten <p>Errementerian bertan ez zituzten bertan ferrak egiten. Haiei Mutrikuko fabrika batetik ekartzen zizkieten piezak eta bertan forma ematen zieten. Ferra mota ezberdinak azaltzen dizkigu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ISP-010-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errementerian bertan ez zituzten bertan ferrak egiten. Haiei Mutrikuko fabrika batetik ekartzen zizkieten piezak eta bertan forma ematen zieten. Ferra mota ezberdinak azaltzen dizkigu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Erradurak be…
-Ez, erradurak eindde ekarten euskuezen.
-A bai?
-Bai, fabrikatik, normal Mutrikutik ekarten genduzen guk hori. Mutrikun euen fabrika bat eta handixik hori, erradurak. Bestelako erramintxak eitxen zirin bertan.
-Semea: Baiña gero formie emon biher zuek.
-Bai, bai, formie emon biher.
-Diferentie da ganauena edo kaballuena edo?
-Totalmente diferente.
- Semea: Eta gero behixek haundixek, txikixek….
-Bai.
-Ze diferentzi eoten zan erraduran artien? Esplikau eizu /esplikaizu/ hori apurtxu bat.
-Zer?
-Erradurak! Zelako diferentzixe eukitten ebien batetik bestera.
-Batetik bestera, barrixe, erraduri be barrixe ixen edo ibilitxakue ixen, reformetako zozer ein biher badxakon asko be, perra barridxe da bigunauehori . Ganadun ibilitxe dagon erradurie, igul iten da nahi dozu /nahixu/ ein on zulu gehitxua edo sakonaue edo nahixu ipini, exin eindde, ta igul emoten dotsezu mailluaz ta apurte eitten jatzu.
- Semea: Baiña zuek perrie esaten dozue, ezta?
-Perrie, bai. Perrie. Erraduriari guk perrie beti esan deu.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia