Arüe-Ithorrotze-Olhaibi (Zuberoa)

Nagusiak etxe gehienak saldu maizterrei

Nagusiak etxe gehienak saldu maizterrei Nagusiari errenta handia ordaindu behar izaten zioten. 1970 aldera saldu zituen nagusiak etxe gehienak. Orain Ameriketan omen dira, baina morroiek zaintzen omen dute jauregia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIO-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nagusiari errenta handia ordaindu behar izaten zioten. 1970 aldera saldu zituen nagusiak etxe gehienak. Orain Ameriketan omen dira, baina morroiek zaintzen omen dute jauregia.

Transkripzioa

- Bai.
- Ez zen "héritier"ik?
- Ez, han ez. Ez, han ez.
- Eta erosi zuen?
- Bai, "voilà".
- Eta diru anitz, ez? Eliza berea zen?
- Bai.
- Eliza berea zen...
- Bai. Bai, bai.
- Eta hemen, guziak berari dirua ematen, ez?
- E... bai, bai e... bortxaz! Edo errekoltain erdia, edo... "voilà". Kabalen erdia eta... Bai, bai.
- Eta hori noiz amaitu zen?
- "Euh... oh... pff... euh... mil-neuf-cent-soixante-dix, soixante-douze", edo hola... "Oui", saldü zunbeit [...] eta bestiak beak junaazten eta... "voilà".
- Beraz Bigarren Mundu Gerla...
- Bai, e... geoxaño bai. Geoxaño bai, "oui".
- Eta orain, hor, zer dago?
- Hor eta... oai mutil-neskatuk tützü.
- Ah, erosi die?
- Ez, ez, ez... eta nausi etxekandeiak Ameiketan tützü. Bai...
- Ah, Ameriketan dituzu bere jabeak?
- Bai.
- Eta hutsik da?
- E... hutsik eztüzü ez! Batützü... e... zeak... "les domestiques, euh..." mutil, mutil-neskatuk.
- A, bai, maizterrak.
- Bai, mutila baduzü. Kabalik beitüzte hor. Kabale tropa bat. Bai. Kabalik badakizü zer dien?
- Bai, bai, bai... Kabaleak.
- Bon.
- Kabale... nola... bai zaldiak.
- Bai, zaldiak edo behiak!
- "Oui", behiak titzie hoiek. Bai. Heen behiik eztüzü biziki zaldiik heen.
- Ez?
- Ez, ez, ez.
- Gehiago behiak eta...?
- Bai, behi gehio, biziki eztüzü biziki... Hoiek eta zunbeit hartzen dizie bena oai... paseatzeko. Bena [...]

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia