Donostia (Gipuzkoa)

Astigarraga eta Martutene

Astigarraga eta Martutene <p>Astigarragaren historia. Herri izaera galdu eta berriz nola berreskuratu zuen. Martuteneren historia. Izena nondik datorren; baserri baten izena zen. Herri izatetik distrito izatera pasatu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Astigarragaren historia. Herri izaera galdu eta berriz nola berreskuratu zuen. Martuteneren historia. Izena nondik datorren; baserri baten izena zen. Herri izatetik distrito izatera pasatu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen, Astigarragan... Astigarraga zan herriya, baiñan berrogeita hirun, pues Donostiyak kendu in ziyon, herri gabe geatu zien Astigarraga, herri gabe geatu zien.
- Nik uste nun saldu in tzuela. Saldu.
- Ez, ez. Espabilatuk in zuten. Hoixe... Saldu... Bueno, total que hori gertatu zan berrogeita hirun. Eta geo, Alkainen denboan, larogei eta seian holaxe, in tzuten referenduma ta esan “Ez, ez, guk nahi deu geona, geon herriya da hori” ta bueltatu in zioten. Baiño gui ez zaigun /etzaigun/ hoi tokatu.
- Martutene herri betikua.
- Bai, bai. Martutene da etxe baten izena, badakizu.
- Zuri aittuta.
- Bai, bai. Hemen badago zubiyan onduan taberna bat, estankua´re in du, denet... bueno. Hoi zan Caserío Martutene. Nik badaukat eskritura bat del Caserío Martutene. Bai. Eta, orduan, hori, hori hor gertatu zan, ba, geon eskolakin, pues... Hogeita hemeretzi, hogeita hemeretzin izandu zan bigarren gerra mundiala, hogeita hemeretzin , bai. Pues el año treinta y nueve, ordun geatu giñan gu herri gabe. Ta guk beti esaten deuna “Aqui todo cristo se va a ir de vacaciones al pueblo. ¿Y los que no tenemos pueblo a dónde vamos a ir, oye?”
- Es verdad, barriyua geatzen da...
- Bai, ba. Denak "al pueblo". "¿Y los que no tenemos pueblo a dónde vamos a ir nosotros?". Holaxe geatu giñan gu herri gabe. Ta ordun gu geatu giñan, aurrenetikan Astigarraga´e bai urtetan, eta gu geatu giñan "como distrito".

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia