Martuteneko eskolak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Martuteneko eskolak. Sarroeta eta Amara Behea, errekaren bi aldeak. Okondotegi, agustinoak, apostolado... zeuden ibaiaren beste aldean. Aingelu, Etxegia... Denak itxi zituzten 1970ean. Eskola nazionalak jarri zituzten. Bera gutxi joan zen eskolara.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 16a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: DON-035/047
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Transkripzioa
- Ta zu eskolara nora jun ziñan?
- Guk eskola, eskola guk genun orduan, garai hartan, hemen zeuden hemen eskolak zian mordoska, baiño ez zian onak. Zien ttikik eta... bueno. Baiño zauden hasi ibaitikan hauntza... Ibaia zan ejia herri batena eta beste herriya; gu giñan del barrio de Sarrueta, gu Sarrueta eta ibaitikan hauntza zian Amara bajo.
- Bai, ni ere hala naiz.
- Zu Amara bajo ta gu giñan Sarrueta.
- Oain´e bai.
- Klaro, zuk enpadronamentun ta bai, bai, hoi bai. Bueno, pues, ordun hoi hola zan, e? Eta esango dizut, eskolak hasi Okondotegitikan, Okondotegin zauden neskak bihan, mutilak goien. O aldrebes. Han zauden. Hua zan harrizko... harrizkua zan eta su hartu zun harek, eta erre in tzan, hango eskola hua. Eta alderdi horrek, Amara bajok, zittun, esango dizut, zuen Okondotegi, geo haundi hau frailiena, Agustinos, bi, geo Apostolaua hiru, geo villa... [osaka] inguru hauetan bizi dan hoi, ze izena du horrek?
- [Osaka] bizi dena, Villa Gentza?
- Ez, ez, ez, ez .
- Zein bizi zan?
- Nola da hoi?
- Señorita Juanita zan maestra hor.
- Bai, Juanita, bai, Juanita kaxetera. Ez, ez, ez, ez, itxoin pixkat... hoi... aber nola dian hoiek…
- Hemen Aingerun eskola berriz.
- Bai, baiño hoi ibaitikan hauntza esaten dizut nik, e? ibaitikan hauntza. Geo zauden mojak, apostoladokuak. Bai, hoi da. Geo hemendikan, berriz, Aingeru ya, Aingeru; bestia hemengua, oain...
- Etxegia.
- Etxegia, Etxegia. Hoiek, hoiek zauden. Pues, esango dizut, hoiek denak bukatu zian, denak bukatu zian momentu batian eta, esango dizut, hoi gertatu zan hirurogeita hamarrian, hamarrian gertatu zan.
- Baiña zu eskola horrea juten ziñan?
- Ez.
- Ez, zuk noa? Astigarra?
- Bueno, Astigarra... baiño ya... ya gerra denboan, gerra denboan, pues, esaten tzan egoten ziñan igual hillebete leku batian, beste hillebete beste leku batian... eta hoi hola zan.
- Eskolan?
- Bai. Eta eskola, gaiñea, zero [...]. Aittu, eta, esango dizut ,ba, geo, geo hirurogeita hamarrian, hirurogeita hamarrian, gui atera zaigun loteriya, loteriya atera zaigun, bai. Eskolik gabe gauden eta hirurogeita hamarrian, pues, gertatu zan Gobierno españolak nahi zittun nola-hala eskolak sartu Euskal Herrin, eskolak sartu. Eta zuek gogoatuko zeate, nun-nahi ein zian eskolak, nun-nahi, eskola handik eta ttikik´e bai…
- Nazionalak esaten zitzaien, ez?
- Bai, bai, bai. Eta, orduan, hemen, hemen gu gauden lehen esan degun horrekin.
Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!