Donostia (Gipuzkoa)

Euskaraz kantatzeagatik atxilotuta

Euskaraz kantatzeagatik atxilotuta <p>Igande arratsalde batean tranbia hartu zuten Donostiarako, eta bidean euskaraz kantatu zutelako atxilotu egin zituzten. Zorzti igandetan erdara ikastera joan behar izan zuen. Beste behin, Martuteneko jaietan, berriz atxilotu zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-035-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igande arratsalde batean tranbia hartu zuten Donostiarako, eta bidean euskaraz kantatu zutelako atxilotu egin zituzten. Zorzti igandetan erdara ikastera joan behar izan zuen. Beste behin, Martuteneko jaietan, berriz atxilotu zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gu hor ibiltzen giñanian, Rosarionian-ta, eta igande atxalde batian gu han gaude tabernan eta geo tranbia, tranbia zan hemen, ta tranbia hartu ta, pues, baguaz Donostia. Eta guk birian, pues, "Kalian gora ta kalian behera" ta holakuak eta, jode, Amara iritxi geanian, nei bat ta geo beste bat, Antxon, biyoi hartu ta ala! guazen barrura, guazen barrura. Ta geo, geo zortzi igandetan segidan, segidan, jun bihar izandu genun "a aprender español y esto y lo otro".
- A bai, e?
- Bai.
- Orduan, kalabozora euskeraz hitz eitearren?
- Hoixe ba! Hoixe. Ordun hoiek zauden, ordun zauden hoiek oain nola dago hazienda estatala nola dago…?
- Calle Okendon.
- Calle Okendon, bai. Hortxe zan villa bat, hor zan villa bat, han zauden hoiek, han zauden hoiek.
Ta beste behin –eske joe nik zortia beti izaten nun, tontuena beti harri harrapatzen zioten– hemengo festak zian, hemengo festak zian. Eta goatzen al zea zuk villa Belen ta...? Hemen kamiyo ixkiñan zegon txabola bat. Ez zea /etzea/ goatzen, e? Txabol bat zan hor. Eta txabola hartan zaukaten kontadoria uran kontadoria-ta zian. Eta festak eta... batenbatek, pues, ez dakit nola ingo zuen, baiño txabola hoi bota in zuten. Joder, bueno! Ta ni, gañea, Abellanekin lanian ai nintzan ni orduan, e, transformadoretan ai nintzan ni lanian. Eta, joder, hurrengo eunian, zu…
- Detenidos.
- Detenidos, detenidos. Berriz´e, mekaguen la puta!
- Eta nora jun ziñan erdera ikastera nora jun ziñan, ba? Zortzi igandetan?
- Zortzi igandetan, bai.
- Nora?
- Pues orduan jun bihar tzenun munizipalak zauden calle Urdanetan. Oain´e han daude, bonberuen onduan. Bonberuak ya aldatzen dia, oain ya gora dijuazte.
- Ta hara jun ziñan. Ta han ze zeon, maixun bat edo...?
- Hantxe jartzen zizkizuten ta "a hacer deberes y venga".... pues, aguanta, aguanta.
- Zenbat urtekin hori?
- Hori, pues, ez dakit, ba, pues, hemezortzi bat urtekin.

Egilea(k): Maddi Baigorrotegui Tome

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia