Arrigorriaga

Bilboaldeko eskualdean dago. Kokapenari esker du garrantzia herri industrial honek; izan ere, Bizkaiko hiriburutik 9 kilometrora baino ez dago, eta Bilbo eta Gasteiz lotzen dituzten komunikazio-bide nagusiak bertatik igarotzen dira. Kokapen geografikoak, orobat, argi eta garbi izan du eragina, bai biztanle-kopuruaren gorakadan, bai eta bertako euskararen egoeran ere. Ez da ahaztu behar eskualde honetako euskara galzorian dagoela, adineko euskaldun zahar gutxi geratzen baita. Iparraldean, Bilbo eta Basauri udalerriekin egiten du muga; hegoaldean, Ugao-Miraballes eta Zeberiorekin; ekialdean, Zaratamorekin; eta, mendebaldean, Arrankudiaga eta Alonsotegirekin. Mendebaldeko euskararen barruan sartaldeko hizkeran kokatzen da arrigorriagarren hizkera.

  • Hizlariak: 9
  • Zintak: 14
  • Pasarteak: 42
  • Transkribatutakoak: 19
  • Audioak: 19
  • Bideoak: 23

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia