Arrigorriaga (Bizkaia)

Arrigorriagako idazkaria eta bi aguazilak euskaldunak

Arrigorriagako idazkaria eta bi aguazilak euskaldunak <p>Arrigorriagako idazkariak eta bi aguazilek euskaraz egiten zuten eta gauza handia zen hori baserritarrentzat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AGO-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrigorriagako idazkariak eta bi aguazilek euskaraz egiten zuten eta gauza handia zen hori baserritarrentzat.

Transkripzioa

-Euskerian ganian… Hemen aukiten auen konfiantzia, hemen egon zan sekretarixo bat, Jesus Barañano, horrek aituten auen /aituteuen/ ondo horrek euskalduneiri. Ta auki auren estimidu zera be bai, aguazil bet, Julian Irazabal, Julian Irazabal, Irazabal ta Landeta. Bi egon zien aguazillek lehen, herri guztireko ez? Ta ondo kobrau ta kontadora begitu te dana iten auren /iteuren/ eurek. Katxabea eskutan hartute, ez oingo moduen kotxe tzarrakaz hor bateti bestera ta, ez dakit ezer eiten badauren oingo aguazillek. Ta haik auskera jakin auren /jakiuren/ moduen ta euskaldune zera ondo atendidu . Igirri iten auen hak, hori Jesus Barañanok horrek, ba erdera ez dakixela ta berak auskera ebatziten otson dana. Bai, hori estimedu euki aun /eukiun/ berak be.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia