Zumarraga (Gipuzkoa)

"Hablar en cristiano"

"Hablar en cristiano" <p>Euskaraz egiteagatik ez du zigorrik jaso baina asko insistitzen zieten erdaraz egiteko: "Hablar en cristiano!". Baserritarrak eta kaletarrak sarri ibiltzen ziren demandan, harrika eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZMG-035-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euskaraz egiteagatik ez du zigorrik jaso baina asko insistitzen zieten erdaraz egiteko: "Hablar en cristiano!". Baserritarrak eta kaletarrak sarri ibiltzen ziren demandan, harrika eta.

Transkripzioa

- Inazio, euskeraz hitz eingo zenduen noski, eskolan.
- Euskeraz guk bai. Baserritarrak euskeraz hitz eitten gendun.
- Baiño librea al zan, ba?
- Hori ba, hor ibiltzen giñan gaizki. “Hablar en cristiano” esaten zuen geo.
- Kastiguik izaten zenduen?
- E?
- Kastiguik bai euskeraz itteatik?
- Ez, ez. Euskeraz eitteagatik kastiguik ez baiño beti behintzat “hay que aprender en castellano” esan ohi ziuen.
- Ta ikasi al zendun bate?
- Ikasi, entendittu behintzat. Entendittu ta esaten´e, beti esaten gaiztotsugoa da entendittugatio. Edo esplikatzen.
- Inazio, antzematen zenduen kaletarrak parre itten zizuela. Baserritarroi, kaletarrak parre itten zizuenik?
- Bai, kontrariok izaten giñen baserritarrak kaletarrakin. Burrukak, eta badakizu, ba. Harrika alkarri ta holako gauzak.
- Izaten zan pike hoi.
- Bai, bai. Ordun bai. Oain hoi, gauza hoi ez da eongo hortaiño baiño.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia