Mari Garmendia Astigarraga

Arrigorriaga (Bizkaia) (1926)

Biografia

Goikiri auzoan sortu zen 1926. urtean. Sei neba-arrebatatik hirugarrena izan zen, hirugarren alaba. Arrigorriagako plazako eskolara gutxi (euria egiten zuenean) eta berandu joan zen, neba zaintzen eta etxeko martxa aurrera eroaten lagundu behar izaten zuen-eta. Euren etxeko txakolina eta sagardoa oso ezaguna izan zen garai haietan, hainbat ospakizunetan jendea bertan batzen baitzen. Denetariko ortuariak eta tabakoa ereiten zuten Goikirin. Gerra Zibileko bizipenak bizi-bizi azaldu dizkigu, koban ezkutatuz etxea bonba batek zelan zulatu zien kontatuz. Zaratamoko Gutiolo baserrira ezkondu zen; bertan ere baserriko lanei ekin zien, behi-esnearekin egindako gazta preziatua egitearekin batera.

Zintak

KodeaDataProiektua
AGO-004 2012 Euskal Herriko Ahotsak
AGO-005 2012 Euskal Herriko Ahotsak
AGO-006 2012 Euskal Herriko Ahotsak
AGO-007 2012 Euskal Herriko Ahotsak
AGO-008 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia